Beste asteburu batez Bilbo Hiria bizipoztu dugu. Asteon Oporrak Bakean elkartea ezagutzeko aukera izan dugu. Elixebete izan dugu telefonoaren beste aldean eta berarekin aritu gara solasean. Programa honen bitartez, udako bi hilabeteetan zehar, 10 eta 12 urte bitarteko saharar haur errefuxiatuak familia euskaldunetan hartzen dituzte. Horrela, haur sahararrek uda basamortutik […]
bizipoztu bilbo hiria irratia
Asteon Sanfilippo elkartea ezagutu dugu Bilbo Hiria irratian eta Nerea Godoyrekin arituko gara solasean. Elkarteak haurren eta familien bizi-baldintzak hobetzeko, familia berriak laguntzeko eta gaixotasuna jendarteratu eta gizartea sentsibilizatzeko egiten du lan. Gaur egun Euskal Herrian 2 umek dute Sanfilippo gaixotasuna. Nereak azaldu dizkigu gaixotasunarekin nondik norako gehiago. https://bilbohiria.com/docs2/2025/bizipoza/250509_nerea_san_filipo.mp3 […]
Gaixotasun arraroa edo ezintasun haundia daukaten neska-mutil eta bere familiei babesa eta laguntza eskaintzeko sortutako elkartea da. Haien helburua gaixotasun arraroak eta desgaitasun-egoera bereziak dituzten haurren bizi-kalitatea hobetzea da, eta haiekiko eta haien familiekiko elkartasuna sustatzea. Duela 15 urte jarri zuten abian Derion. Luisma izan zen sortzaileetako bat eta berak […]