Bizkaiko Bertsolaritzaren jaia ospatuko da, ekainaren 3an, Markina-Xemeinen. Goizean eskolarteko finalak idatzizkoa eta bat-batekoa eta arratsaldean taldekako finala. Bazkaria, txosna, erromeria…Jone Narbaizak ekarri dizkigu eguneko xehetasunak.  Jai honekin Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Bizkaiko bertsolaritzaren ekosistema osoa, eskualdez eskualde, eta  etenik barik elikatzeko helburua dauka. Baita, bertsogintzaren oinarria motibatu, finkatu eta garatzea […]

Bukatzear dago ikasturtea eta gaur Bilboko ikastetxeetako bertso ikasleak kantuan arituko dira Kafe Antzokian, eskolatik oholtzara bertsotan ekimena izango da. Irati Erkizia Bizkaiko bertsozale elkarteko irakasleak eman digu gaurko ekitaldiaren berri. Ekimenaren helburu nagusia Bertsolaritza gelatik ateratzea da, eta ikasleak plazan kantatzea. Gaur seigarren mailako bi ikastetxeko lagunak arituko dira […]