Askok etxetik internet bidez kalean gertatzen denaren berri jasotzen gabiltza. Natura ikusteko aukera paregabea dugu Urdaibai Bird Centerren eskutik. Konfinamendua hasi genuenetik gurean diren altxorrak deskubritzen eta gozatzen ari gara. Urdaibai Bird Centerretik natura eta hegaztiei buruz egiten diren eguneroko zuzeneko emankizunak EEuskal Herriko, Estatuko eta munduko familia askori benetako […]

Osasun krisiak gizartearengan eragin handia izango du, baita ekonomikoa ere. Horregaitik astero Lanaren ekonomia atalean egoera aztertzen gabiltza. Apirila hasierarekin egongo diren aldaketan lan munduan aztertu ditugu jon Bernat Zubiri ekonomilariarekin, izan ere oporrak maiatzean asteartean langile askok lanpostuetara bueltatuko dira. Saioa abiatzeko aurreikuspenen inguruan jardun dugu, urte amaierarako Barne […]

Harrobia ikastolako marketin eta publizitateko etorkizuneko profesionalak COVID-19aren osasun emergentzia egoerarekin arduratuta daude eta elkartasun ekimena jarri dute martxan. Horretarako, publizitate agentzia solidarioa martxan jarri dute. Ekimen honen helburua, egoera honengatik kaltetuta izan diren enpresa txiki, ertain eta autonomoei marketin eta publizitateko doako zerbitzua eskaintzea da. Dagoeneko eskaerak aurkezteko epea […]

Gaurko saioan kofineamendua sortzen ari diren ekimen anitzetan jarri dugu begia, musika eta antzerkia. 121 krew taldeak 2016an Zazpi Katu Gaztetxean eman zuten azken kontzertua, agurra “Mahatsen denbora” disko bikoitzarekin etorri zen. Beraien arteko laguntasunak ordea ez du etenik! Horren isla ostiralerako antolatutako online sezioa izango da, 121krew eta Norte […]

Koronabirusak eragindako egoeraren aurrean, neurri sozial sorta onartu du asteartean Espainiako Gobernuak. Horien artean daude etxebizitza esparruari dagozkionak. Greba egiteko aukera mahai gaineratu duten 200dik gora kolektiboen eta milaka maizterren hobespenik ez dute izan neurriek, eta apirilaren lehenarekin batera abiatzekoa zen alokairu grebari eutsi diote. Horren inguruan berba egin dugu […]

Asteek aurrera egiten dute eta ohitu behar izan gara ezohiko egoera honek ekarri dizkigun bizimodu berrietara. Pandemiaren egunerokoa ireki dugu Bilbo Hiria irratian. Hemen jaso ditugu Euskaltegiko whatsapp taldean gomendatutako eduki kultural guztiak kontsumitu nahian erotzen ari den euskaltegiko ikaslea, itxialdiko instagramerra, beti berandu dabilen sortzailea, doako bidalketak eta promozio […]

Etxeko langileen egoera ezagutzeko asmoz Etxeko langileen elkartera jo dugu. Isabel Otxoa haserre agertu da, gaur bertan dekretua argitaratu da, baina SEPEK maiatzaren 2an zehaztuko du nola aplikatuko diren neurriak. Langileei, enplegatzaileei eta iritzi publikoari iruzur egin zaiela azpimarratu du. Hartutako neurriak gainera ez ditu babesten Gizarte Segurantza martxoaren 14an, […]

Bizi dugun krisi egoeraren aurrean, Bilboko hainbat auzokide antolatu eta elkartasun sareak antolatau dituzte, Helburua argia da, elkartasuna, zaintza eta elkar laguntza hedatzea, berriro ere ez daitezen langile eta auzokideak izan krisi hau ordaintzen dugunak. Gaurko egunez, 1.200 bilbotar baino gehiago daude (Bilboko 16 saretan antolauta) auzoetako sareetan antolatuta. Sare […]