Zein izan da eskolak ixteak ikasle behartsuenengan izan duen eragina? Nolakoa izan behar du ikasgeletara itzultzeak? Horren inguruko hausnarketak plazaratu ditu gaurkoan Save the Children gobernuz kanpoko erakundeak. Koronabirusaren krisiak hezkuntza-arrakala sakondu du. Horregatik, hezkuntza-sistema berreraikitzeko aukera izan daitekeela uste du Save the children erakundeak, inklusioa eta ekitatea oinarri hartuta, […]

Martxoaren 12az geroztik itxita daude antzokia, zinemak eta tabernak. Konfinamendua leuntzen doa eta faseka zabaldu eta  antolatuko dira hainbat jarduera,  baina distantziamendu soziala bermatzeko ezarri diren edukiera mugak eta bestelako neurriak ikusita, zailtasun asko ikusten dute jarduera aretoetan. Kafe Antzokira jo dugu eta bertako Mikel Urbeltz dugu gurekin. Berak kontatu […]

Hiri txirrindularien elkarteek -Biziz bizi, kalapie, Bizikleteroak, Gurpilartea eta Balaztak- Covid 19ak sortutako egoera berriari aurre egiteko eta  hiriko mugikortasuna osasun berme guztiekin mantentzeko, bizikletaren erabilera sustatzeko plana aurkeztu dute. Aldaketa hauek herrialde eta hiri askotan eman dira, pandemiak arnas aparatuari eragiten dio eta bizikletaren erabilera kutsadura murriztuko litzateke. Bizikletak […]

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak pisua elkarbanatzen bizi diren gazteen errealitatea ezagutu eta COVID-19aren ondorioz bizi dugun egoeraren aurrean irtenbideak bilatzeko #IkaslePisuakZer kanpaina aurkeztu du. Azken asteetan hartutako neurrien artean “pisu hauen alokairuari buruzkoak” falta direla azpimarratu du EGK-K. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200504_maialen_olb_egk.mp3 Deskargatu hemen.

3

Gaurko tartean Maitane Jaio ekonomilaria batu zaigu. Lanaren eta bizitzaren gaineko kalteak saihetsezinak direlako, politika ausarta ezinbesteko da larrialdi egoeraren aurrean, langileria babesteko eta bizitzaren iraunkortasuna bermatzeko neurri zehatzen bidez. Orain arte hartutako erabakien errepasua egin dugu. Asko izango dira persianak itxi beharrean egongo direnak itxialdiari ezingo baitiote aurre egin. […]

Izurriteek zenbaki latzak ekartzen dituzte ustekabean, sinesten ere zailak diren zenbaki latz biderkatuak. Eta zenbakiek zenbaki izaten jarraitzen dute, harik eta haietako baten azpian senide, adiskide edo pertsona ospetsu baten izena aurkitzen dugun arte. Albisteak gogoa inarrosten digu orduan, eta triste gelditzen gara. Horixe gertatu zaigu guri Soinugelan, jakin dugularik […]

Hilabete konfinatuta daramagu. Itxialdia hasi eta jarraian Bilboko auzoetan elkartasun sarean antolatu ziren, horietako bat Alde Zaharrekoa izan zen. Lau aste pasatu direnean berriro ere beraikin berba egin dugu egun luze hauetan egindakoaz hausnartzeko. Andreak ekarri dizkigu alarma egoeran egin dituzte ekimenak. 200 lagun bildu dira elkartasun sarean. Orain patsadaz […]

Azken egunotan sare sozialetan irakurri dugu umeak kalera ateratzearen aldeko aldarria. Egoeraren larriaz kezkatuta, zenbait guraso kalera ateratzen ari da haurrak aire zabalera ateratzeko galdea. Bestetik, protesta antolatu dute sare sozialen bidez “Haurrak SOS” lemapean. Gai honi heldu nahi izan diogu Bilbo Hiria irratian. Bestelako kezka batzuk konpartitu dituzte hezitzaileek: […]

Euskara ikasten-irakasten ari zirela harrapatu ditu koronabirusak Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle-irakasleak. Zer egin orduan? Pazientziarekin eta, bistan da, umorearekin hartu dute konfinamendua euskaltegiko lagunek. Ahal duten moduan, distantzian bada ere, harremanetan, euskara ikasten eta euskaraz gozatzen jarraitzen dutela erakutsi digute, argazkiekin osatu duten collage bideo honetan.

Giza begiari ikusezina zaion birus ñimiño batek mundua izu-ikaratan jarri duen honetan, eritasunei buruz egin diren kantu ezagunenetariko bat ekarri digu Pedrok. Kantak Rockin’ Pneumonia and The Woogie Boogie Flu du izena eta rhythm and blues-aren arloan distira handiko izarra izatera iritsi zen Huey Piano Smith piano jotzaile bikainak grabatu […]