Egunero bezala, izenburuak irakurri ta gero, Ibai Trebiñok eta Nagore Uriartek sakontzeari ekin diote gaur, gai berberarekin: Kataluniako prozesua. Ibairentzat, atzoko “deskonektatzeko” erabakia aurrerapausu garrantzitsua da. Nagorek, bestalde, Masen diskurtsoa nabarmendu du, CUPeri bidalitako keinu batzuk ikusi dituela gaineratuz.
Hilean behin, Agus Perezek antzerki eta dantza munduan izan direnak eta izango direnak komentatzen ditu. Urrian “Kreditua” izan zen Arriagan, eta hilaren hasieran Vertedance/Jiri Havelka Leioan. Datorren asteburuan Medea, Edipo Rey eta Antigona izango ditugu Arriagan, eta datorren astean Huts Teatroaren “Etxekoak” Bilbon, Leioan eta Durangon. Bukatzeko, Durangon ere, hilaren […]