Danon plaza, bertsolari gazteen plazaratzea sustatzea helburu duen bertso-zirkuitua da. BBK-k antolatuta eta Bizkaiko Bertsozale Elkartearen eta Bizkaiko Ikastolen Elkartearen laguntzarekin, zortzi saio egingo dira urriko asteetan zehar Bizkaiko hainbat herritan.Lehiarik gabeko formatu honetan, 18 urtera arteko eta 18-25 urte bitarteko bertsolari gazteek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistekin batera kantatuko dute. […]