Azkuna zentroaren Steve Paxton koreografo eta dantzariaren erakusketa iraila arte ikusgai dago, Steve Paxton inprobisazio eta contact dantzaren aitzindaritzat jotzen da besteak beste, dantza ulertzeko modu bat ekarri zuena dantza garaikidearentzat. Bere pentsamenduak dantza irauli egin zuela esaten da. Alondegian dantzaren aldeko apustu handia egin du erakusketa hau Bilbora ekarriaz […]
dantza
Koronabirusa dala eta, 2019-2020 ikasturte hau berezia izan da denontzat, baita Aiko taldearekin dantzak ikasten ibili direnentzat. Ordenagailu aurrean dantzan bukatu dute eta buruan genituen hainbat egitasmo hankaz gora. Dantzaz eta ikasteko metodologiaz jardun dugu Sabin Bikandi dantzari eta txistulariarekin. AIKO Taldetik euren eskuetan zegoen guztia egin dute elkarrekin dantzan […]
Saioa abiatzeko Jon Maya dantzariarekin berba egin dugu, aste honetan “Gauekoak” ikuskizuna eskaini du Arriaga Antzokian. Gogoeta pertsonal batetik abiatzen da ikuskizuna. Dantzatik, musikatik, kantutik ere badu. Jon dantzan jardungo du eta aldamenean Xabi Bandini eta Arkaitz Miner dantzariak izango ditu. Saioaren bigarren atalean Joseba B Lenoirekin berba egin dugu […]
Bilboko Udalak antolatzen duen BADek- Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak 21. edizioa ospatuko du urriaren 17tik 27ra, ohikoak diren La FuNdicIOn, Campos Antzokia edo Pabellón 6 agertokietara, besteak beste, euren azken lanak aurkeztuko dituzten 21 konpainiaren lanak hurbilduz. Aurten, BADek euskal artisten eta konpainien, finkatuta daudenen eta euren lekua […]
Aiko taldeak emanaldi berezia eskaini du Aste Nagusian, Sabin Bikandi batu zaigu saiora. Erromeria elkargune ludikoa izan da beti, euskaldunok behar duguna, “helburua hori denean dantzak beste dimentsio bat hartzen du”, dio. “Garaikidea beti jarrera estetiko batzuekin lotzen dugu, baina dantzaera eta musika garaikidea da guk egiten duguna” azpimarratu du. […]
Basurtuko Beti Jai Alai dantza taldeko Ana izan da gurekin, taldearen historia eta ezaugarriak azaltzen. Igandean Plaza Barrian arituko dira dantzan, 19:00etan, Aste Nagusia ixten. https://bilbohiria.com/docs2/2019/AsteNagusia/190823_BetiJaiAlaiDantza%20taldea.mp3 Deskargatu hemen.
Deustuko andreen aurreskua 1999. urtez geroztik urtero egiten da Deustuko Done Petri plazan martxoaren 19an. Aspaldi ahaztutako sokadantza horren birsorkuntzaren zergatiak, 20 urte hauetako bizipenak eta ekimenari buruzko hausnarketak biltzen dira Bihotz Alai Folklore Taldeak argitaratutako liburu honetan. Aurreskuaren ingurunea erakusten duen zenbait argibide historiko ere gehitu dira. Bihotz alai […]
BreakOnStage 2019, Nazioarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdia, Apirilaren 6an ospatuko da Bilbao Arenan. Arriola eta Logela elkarteek antolaturiko jaialdi honetan Europa mailako puntako kultura urbanoen adierazpenak taularatuko dira. 2 ordutan zehar adin guztientzako publikoari zuzendutako 20 ikuskizun eskainiko dira. Ondoren, 21:00etatik aurrera Nach, musika urbanoaren izar handiak, kontzertua eskainiko du. […]
Donostiako Zinemaldiaren sekzio ofizialean eskaini ondoren, egunotan estreinatzen da zine aretoetan Telmo Esnalek zuzendu duen Dantza filma. Dantzaren bidez bizitzaren ziklo bat izan daitekeen istorio bat kontatzen du pelikulak. Juan Antonio Urbeltzek euskal dantzarekin landutako mundu sinbolikoan oinarritzen da istorio hori. Koldobika Jauregi artista plastikoa arduratu da jantzi eta atrezzoen […]
Gaurko saioan Kantuaetan dantza ikuskizuna izan dugu mintzagai Iñaki Goirizelaiarekin batera. Ruper Ordorika, Antton Valverde, Itziarren Semeak, Oreka TX Mikl Markez eta Korrontziren abesti ezagunen koreografiak sortu ditu Mungiako Amilotx Dantza Taldeak, baita Mikel Laboa eta Xabier Leterenak ere, Urriaren 6an oholtzaratuko dituzte Euskalduna Jauregian zuzeneko musikarekin eta hogeita bost […]
