Ekainaren 10ean, Herri Oboeak ekimena izango da Bilbon, VII. Larrain Dantza Topaketarekin batera. Gaztedi dantza taldeko Aitor Santamariak eman digu ekimenaren berri. Ekainaren 10ean, beraz, musikaz argituko du egunak Santutxun, Bilbo Zaharrean, San Frantziskon, Zazpikaleetan eta Abandon, eta 12:00etan Atxuriko Gizakunde Plazan erraldoien lekuko aldaketa egingo dute, “erraldoi eraberrituak” ikusteko aukera […]

ACT Jaialdia, lan laburren antzerkaldia, ekainaren 7tik 10ra bitartean ospatuko da Bilbon eta Barakaldon. Lau egunetan zehar, mundu osotik ailegatutako  artisten proposamen berritzaile ikusi ahal izango dira. Aurtengo helburuetako bat ikuslegoarengan eragitea izango da, talka egitea. Horrela kontatu digu Joseba Lazkano ACT jaialdiko arduradunak. Bestetik Jaiotz Osa dantzariak ACT jaialdia […]

Apirilak 29 larunbata Nazioarteko Dantzaren Eguna. Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak dantza lanbidea dela aldarrikatu nahi du.  Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkartea 2003. Urtean sortu zen.  ADDE elkarteak dantza hedatzeko, sektorearen barne kohesiorako eta profesionalen lan baldintzak hobetzeko egiten du lan.Modu berean, dantza gizartean zabaldu eta hedatzeko ere dihardu eta […]

Euskal kulturgintzaren gradu ondoan Oier Araolaza kazetari eta ikerlaria izan da. Dantzari eta antropologoak dantza genero ikuspuntutik aztertu du. Dantza tradizionala gizartearen adierazpen bat da . Beraz, gizartearen isla besterik ez da. Gizartean aurkitu dezakeguna aurkitu dezakegu dantzan. Gaur eguneko dantzak ulertzeko atzera begira jarri da. Aurreskua aztertzen abitu du […]

Ander Odriozolak lehen nobela argitaratu du Freeport goiburukoa. Ondarroa eta Bilbo artean kokatutako misterio historia da eta kontakizunaren trama genero beltz klasikoan kokatzen da. Liburuari buruz xehetasunak eman dizkigu gurean izan baita. Bizitza trakets xamarra daraman detektibea da protagonista, edalea, femme fatale-a ageri da, portua da agertokia…. Detektibe zelebrea  Joanes da. […]

Arriaga Antzokiak Hybrid, Rhythm & Dance ikuskizuna eskainiko du asteazkenean, hilak 26, 20:00etatik aurrera. Ikuskizuna Tokioko New National Theatreko Motoko Hirayama koreografoak zuzendu du, eta martxoan estreinatu zen izugarrizko arrakastarekin. Orain, Bilbon ikusteko aukera egongo da. Hybrid, Rhythm & Dance ikuskizuna Motoko Hirayama dantzari eta koreografoak zuzentzeaz gain sortu ere egin […]

Gaurko saioa Asier Zabaleta dantzari eta koreografoaren bista izan dugu. Irailean Hariak ikuskizuna estreinatuko dute. Hariak istant batean bizitza osoa sostengatzen zioten hariak hautsi eta hutsetik hasi beharrean aurkitu den jendearen esperientziez osatutako antzezlan diziplina anitza da. Benetako jendearen benetako istorioak. Bizitzak mugitzen dituen harien inguruko metáfora izan dute ikuskizuna […]

Ostiral eta larunbatean Bilboko Abandoibarran Lekuz leku jaialdiaren IX. Edizioa ospatuko da. Beste urte betez pasealekua dantza garaikidez betekoa da. Ostiralean Olatz de Andres dantzari eta koreografoak zuzendutako Esfera pieza ikusteko aukera izango da. Imajinatu nolakoa izango litzatekeen 360ºtan egindako koreografia bat, plano guztietatik ikusita. Esfera jolas koreografikoa da, Olatz […]

Ziomara Hormaetxe Symbiosis lana aurkeztuko du asteburuan La Fundicion aretoan. Pieza honetan gizakiak duen lotura afektibo, emozional edota fisikoez eta horien ondorioez gogoeta egiten du. Lau gorputzek, aurrez aurre, elkar erakartzen edo elkar aldaratzen dute, baina ezin dira bereizi. Elkarren beharra dute. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160615_ziomara.mp3 Deskargatu Hemen.