PIPERPOLIS: Kantuetan dantza ikuskizuna kantuetan dantza egingo dute Amilotz dantza taldeak

Gaurko saioan  Kantuaetan dantza ikuskizuna izan dugu mintzagai Iñaki Goirizelaiarekin batera. Ruper Ordorika, Antton Valverde, Itziarren Semeak, Oreka TX  Mikl Markez eta Korrontziren abesti ezagunen koreografiak sortu ditu Mungiako Amilotx Dantza Taldeak, baita Mikel Laboa eta Xabier Leterenak ere, Urriaren 6an oholtzaratuko dituzte Euskalduna Jauregian zuzeneko musikarekin eta hogeita bost dantzariren parte hartzearekin. Kantu horien koreografia gehienak Amilotx Dantza Taldeak sortu ditu. “Euskal dantzetan oinarrituta gure estilo propioa sortu dugu, dantza klasikoa eta garaikidearen eraginarekin. Guztira hogeita bost dantzarik parte hartuko dute. Musika taldeak aukeratzeko irizpide bera jarraitu dugu, estilo ezberdinak nahastuz”. Saioaren bigarren tartean Benetan be antzerki taldearen “Inondik Inora” antzezlana ezagutu dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Mikel "Potxoko", bidaiatzeaz eta turismoaz

az. Ira 26 , 2018
Guztiok gara turista. Turistak, hobeto bidaiatzeko, 3 esaldi ikasi behar lituzke edozein hizkuntzatan: mesedez; parkatu; eskerrik asko. Eta keinuen bitartez adierazi, lotsa barik, ere bai. Gehitu maletan, irrifarrea, begirada, eta jakin-mina, eta aurrera! Norbere lurraldean, baina, zailagoa izan ohi zaigu turismoa; errezago jabetzen gara horren ajeez: jende mordoa (smartphone-aren esanetara) […]

Honekin lotuak