Arriaga Antzokian estreinaldia izango da bihar Osteguna.  Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia igoko dira agertokira Tierra de Nadie (Inorena ez den lurra)  dantza ikuskizuna estreinatuko dute, Guerrerok berak zuzendutako piezan. Horiekin batera, Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla arduratuko dira bi dantzariei zuzeneko ahotsarekin eta musikarekin laguntzeaz. Dantza,ahots eta […]

Martxel Rodriguezek eta Jon Lópezek Led Silhouette sormen-kolektiboa zuzentzen dute. Led Silhouette-ren konpainiaren azken sorkuntza eszenikoa izan dugu mintzagai Martxel Rodriguezekin, “Los Perros”. “Los perros” lanean Martxel Rodriguez eta Jon Lópezek hiru belaunaldiren arteko elkarrizketa irudikatzen dute, Carmina S. Belda idazle eta antzerkigilearen testuen proiekzioarekin lagunduta, eta Oier Zuñiga aktorearen […]

Basurtu folklorez beteko da “Plazarik Plaza” programarekin. Beti Jai Alai Dantzari Taldearekin batera antolatutako ekimen honek kalejirak eta folklore eta dantza taldeen emanaldiak eramango ditu Basurtuko kaleetara, auzoko herritar eta bisitari guztiek euskal folkloreaz doan gozatzeko aukera izan dezaten. Beti Jai Alai dantza taldeak 55 urte bete ditu aurten, Bilboko […]

BAD jaialdia Urriaren 12an abiatuko da dantza eta antzerki jaialdiaren 25garren edizioa. 11 egunetan zehar 11estreinaldi izango dira. Orotara 16 proposamen gozatu ahal izango dugu. Euskal konpainia eta artistek osatuko dute BAD 2023ren programazioa: Paula Gironi, “Embo (r)rak, Artistak Egoitzan -Bilbaoeszena 2023 beka jaso duena (urriaren 17an, 19:00etan, Harrobian). Asteazkenean, […]

Gaur Bilbon ” Yarin” ikuskizuna aurkeztu dute Bilbon, Bbk aretoan estreinatuko duten ikuskizun berria . “Yarin” Bilboko Kale Nagusiko aretoan estreinatuko da urtarrilaren 14 eta 15ean .Ikuskizun horretan, euskal dantza eta flamenkoa eszenatoki gainean elkartu eta uztartuko dira. Bi diziplinetako bi izen handik sortu eta egin dituzte koreografiak, eta beraiek […]

Andoni Mutiloa kazetari eta aktoreak bigarren ikuskizuna aurkeztu digu, Sex sua musikala. Ligatzeko aplikazioak gero eta gehiago erabiltzen ditugu. Horrekin batera, pertsonen arteko harremanak eraldatzen ari dira. Ohitura berriak sortzen ari gara. Baina osasuntsuak al dira harreman horiek? Zer eragin dute gure bizitzan eta gure auto-estimuan? Galdera hauek ditu abiapuntu […]

Gaztedi Dantzari Taldeak dantzaz bizi du tradizioa eta, hartara, euren esku dagoen neurrian,  dantza bizitzaren esparru orotara zabaltzen saiatzen dira, 1951an sortutako dantza taldea dugu Santutxun. Urtea luzea izanik, badira Gaztedik urtez urte errepikatzen dituen ekitaldi jakin batzuk, hala nola: Santutxuko Inauteriak, San Juan Gaua, Santutxuko Jaiak,  eta Bilboko Aste […]

1982an, Nazioarteko Dantza Batzordearen ekimenez, UNESCOk Dantzaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen apirilaren 29an. Aukeratutako data Jean-Georges Noverre dantzari eta koreografoaren jaiotza da. Dantzaren Nazioarteko Egunaren helburua dantza arte unibertsal eta askotariko diziplina gisa omentzea da, adierazpen mota hau aukeratu duten guztiak elkartuz, oztopo kultural, politiko eta etikorik gabe. Jean-Georges Noverre: […]

Taldeak Suare izeneko ballet-ekoizpen berria interpretatuko du, izaki bizidunek naturarekin  duten harremanaren inguruko gogoeta luzatzen duena; horrez gain, Ama Lurra lana dantzatuko du, folklorearen bidez Euskal Herrian zehar egindako ibilbide bat. Jone Gorizelaia Olaeta Baleteko kidea izan da gurean. Balleteko dantzariekin batera, ikuskizuna osatzeko ezinbestekoak dira Zirzira Ahots Taldea emakumeen […]