Euskaltzaindiak antolatutako Nazioarteko dialektologia biltzarretik bigarren eguneko saio berezia duzue entzungai. Miriam Urkia euskaltzainarekin hitz egin dugu. Berriki hiztegiari egindako eguneraketaz 466 sarrera eta 392 azpisarrera berri arautu ditu Euskaltzaindiak; alegia, 858 forma berri. Horiekin batera, beste 462 sarrera moldatu dira. Esaterako, bokata edo manifa bezalako hitzak arautu dira berriki. […]
Dialektologia biltzarra
Gaur eta bihar, Bilboko Euskal Museoan, Euskaltzaindiak mendeurrenaren baitan antolatzen duen bosgarren jardunaldi akademikoa ospatuko da, II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarra. Gaur abiatu da eta bertatik bertara jardunaldiaren jarraipena egin dugu. Bertan, euskararen berba-mintzoak aztertuko dira eta, bide batez, dialektologiaren alorrean nazioartean egin diren azken ikerketak agertuko dira. Lehenengo gonbidatua Adolfo […]