Gaur egun gutako gehienok badakigu ariketa fisikoa osasunerako onuragarria dela. Iritzi horrek gero eta oinarri zientifiko handiagoa du bere alde. Adibidez, zientzialariek frogatu dute ariketa fisiko gehiago egiten dutenen eta, batez ere, sasoi fisiko hobea dutenen biziraupena, sedentarioena eta sasoi fisiko okerragoa dutenena baino luzeagoa dela. Alabaina, helburu jakinak lortzeko […]

Miren Bego Urrutiaren bisita dugu gaurko Zientzialari irratsaioan. Jakina denez, Animalien aferak deritzan liburuaren egilea da bera, Juan Ignacio Pérez Iglesiasekin batera. Gaurko emanaldian hotzaren kapituluaren orrialdeak zabaldu ditugu Miren Begoren eskutik animaliek izoztetik babesteko dituzten teknikak ezagutzeko. Lehenbizi, arrainak hartuko ditu ahotan; horren ostean, baso igelaren berpizte harrigarria azalduko […]

Arturo Elosegik ikerlan ugari egin ditu ibaiei buruz eta Euskal Herrian gutxik bezala daki zein egoeratan dagoen gure inguruneko ura eta, oro har, mundu zabaleko ura. Bere laguntzaz, herrialde aberats eta txiroetako uraren egoera aztertuko dugu, eta Euskal Herrian uraren gaia zertan den azalduko digu, bidenabar. Ura kaltetzen duten kutsatzaile […]

Gotzone Barandika kimikan doktorea dugu eta, EHUn irakasle aritzeaz gain, ikerlan ugari eginak ditu kristalografiaren arloan. Gaurko saioan atomoak elkarren artean nola antolatzen diren azaltzen hasi zaigu, berak ohi duen didaktismoaz. Hortik abiaturik, solido kristalinoak hartu ditu aiputan eta, haien definizioa egin ondoan, eguneroko bizitzan erabiltzen ditugun solido kristalino arruntenen […]

Irratsaio honetan Javier Duoandikoetxea matematikariak agerian uzten dizkigu loteriak matematikarekin duen erlazio zuzena. Elkarrizketaren hasieran matematikan probabilitateen teoria nola sortu zen adierazten digu eta geroko minutuetan zehatz-mehatz aztertzen du zenbaterainoko probabilitateak ditugun zorizko jokoetan garaile suertatzeko. Azkenik, matematika arloan esperantza terminoak duen esanahia argitzen du hitz errazez. (Argazkia: Sean Mac […]

Datozen ostegun eta ostiralean, hilak 19 eta 20, EHU Parte Hartuz taldeak antolatuta, Analisi Politiko Kritikoaren III. nazioarteko kongresua egingo dute Bilboko Sarrikoko fakultatean. “POLITIKAREN ITZULERA? +DEMOKRAZIA +POWER +  SOBERANÍA” galderaren bidez, azken urteotan mundu akademikotik zein mugimendu sozial anitzen ekinbidetik politika egiteko moduaren inguruan sortu diren hausnarketa berriak aurkeztu […]

“Zinema indigena: erraietatik so” zikloa astelehenean hasi zen Leioako EHUn, asteartean leku berean jarraitzeko. Gaur, Algortako Villamonte kultur etxean izango dira, besteak beste, Yanilú Ojeda eta Xanti Salvador, “Sembrando cine. Zinema komunitarioa” lelopean. Datorren astelehenean, hilak 12, Ameriketako hainbat herrialdetan Erresistentzia indigenaren eguna ospatuko dute, GITE-IPESeko Pol Asensiok gogoratu digunez. […]