Mendebaldeko gizarteetan ohituak gaude antibiotikoak hartzen, nonbait infekzioa daukagula jakin bezain laster. Denboraren poderioz eta erabiliaren erabiliz, ordea, bakterioek ikasi dute antibiotikoei aurre egiten eta maiz batere efekturik gabe uzten dituzte. Nola jokatu behar dugu halako kasuetan? Horiek eta bakterioen gaineko beste gauza asko galdetu dizkiogu Itziar Alkorta biokimikariari, arlo […]
EHU
Euskal Herriko Unibertsitatea
Gizakiok era guztietako jarduerak egiten ditugu bizi garen ingurunean eta jarduera horietako askok berehalako eragina daukate ingurunean, bertan dauden izaki bizidunengan eta are geure buruarengan ere. Inguruko eremuak kutsatzeko joera aspaldikoa dugu gizakiok, baina azken aspaldion nabarmen handitu dela esango genuke, industriak eta teknologiak aurrera egin ahala, batez ere. Zeintzuk […]
Gutako gehienok besterik uste badugu ere, kimikak eta arteak lotura estua dute batak bestearekiko. Margolari batek edo zizelkari batek artelan bat egin behar duelarik, oso kontuan hartzen du zer-nolako euskarri, lanabes eta pinturak erabiliko dituen, material horiek beren artelanaren iraupena, sendotasuna eta ikusgarritasuna bermatuko dituztelako, besteak beste. Bestalde, denok jakina […]
Zientzialari saioa 50. alera iritsi zaigu gaurko honekin. Bide polita jorratzen ari gara gure zientzialari eta entzule leialen lanari esker eta halaxe jarraituko dugu aurrerantzean ere. Efemeride txiki honetan, Izaskun Elezgarai ikertzailearen bisita daukagu. Endokannabinoideak zer diren eta gure gorputzean zer funtzio fisiologiko betetzen duten azalduko digu berak. Izaskunen iritzian, […]
Omen eta ospe handiko arrantzaleak izan gara euskaldunok, balearen arrantzari gagozkiola. Iragan mendeetan —XIII. mendetik XVIII. mendera bitartean, batik bat— ezin konta ahala arrantzale ibiltzen ziren inguruko eta urruneko itsasoetan balearen atzetik, gure kostaldeko herriei hainbesteko aberastasuna ekarri zien itsasoko animalia erraldoiaren atzetik, alegia. Zientzialari saioaren gaurko emanaldian, Juan Ignacio […]
Neurri handi batean, hizkuntzak bihurtzen gaitu gizaki. Egunero-egunero baliatzen gara ahalmen zoragarri horretaz, baina, hala ere, gutxitan gelditzen gara mintzamenak zabaltzen dizkigun aukera ezin ederragoez gogoeta egiten. Gutxitan pentsatzen dugu nondik eta noiztik datorkion gizakiari mintzamena, nola garatu den ahalmen hori gugan denboran zehar eta zertan den hizkuntzaren gaineko ikerkuntza […]
Autofagia, funtsean, zelulek beren barnean dauden konposatuak eta atalak degradatzeko duten ahalmenean oinarritzen da. Degradatuko dena mintzez inguratu ohi da digeritua izan orduko; egitura honi autofagosoma deritzo. Autofagosomak 60ko hamarkadan deskribatu ziren lehenengoz, baina haien eraketa prozesua sakonki aztertu zen 90eko hamarkadan. Egun, autofagia prozesuaren erregulazio okerra minbizia eta Parkinsona bezalako […]
Antropozeno hitza aski berria dugu zientzia arloan eta giza jarduerek Lurraren berezko dinamikari modu nabarmenean eragin dioten denbora tartea izendatzeko erabiltzen da. Dena den, hain berria izaki, eztabaidarik ez da falta kontzeptu honen inguruan. Unitate geokronologiko formal modura onartua izateko, bere hasiera finkatzeaz gain, markatzaile estratigrafiko egokiak zehaztu beharra dago […]
Gaurkoan geologo baten bisita dugu EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilbo Hiria irratiak elkarlanean prestatzen duten Zientzialari saioan. Arantza Aranburu etorri zaigu Euskal Herrriko paisaia naturalaz hitz egitera. Aurrenik, paisaia naturala zeri esaten diogun adieraziko digu berak, horren ondotik, Euskal Herriko paisaiaren ezaugarri nagusiak zehazteko eta, azkenik, gizakiak erliebeari nola […]
Lurra barik, Ura ere dei geniezaiokeen planeta honetan itsasoan aurkitzen ditugu ekosistema handienak eta bai ugarienak ere, biziari dagokionez. Alabaina, hamaika arrazoi direla kausa, nahiko ezezagunak gertatzen zaizkigu ur azpiko izaki bizidunak, bai handiak direnak eta bai askoz txikiagoak direnak ere. Azkenengo hauek, batik bat. Hain zuzen ere, gaurko saioan […]
