Hiru gau nagusi landu ditugu, saioa baiatzeko datozen egunetan egongo diren mobilizazioen errepasoa egin dugu Sindikal agendan. Gutxieneko soldataren igoeren inguruan Jon Las Heras ekonomialaria jardun du. Maitane Jaiok finantza haratago ekimenarentzat eginiko ikerketa ekarri digu, Batxilergoko ekonomia testu liburuaren irakurketa kritikoa egin dute. Saioa Bukatzeko Iñaut Gonzalez de Matautok […]

Gaurko lanaren ekonomia saioan hezkuntza komunitatea izan dute hizpide. Ertz ezberdinetatik aztertu dute egoera.  Batetik Nerea Fillatirekin berba egin dute, Hezkuntza sistema demokratikoagoa, bateratzaileagoa eta justuagoa eraikitzeko aukera da krisi berri hau, artikuluaren inguruan. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak Hezkuntza grebaren inguruko hausnarketak  ekarri dizkigu. Argia astekariko Mikel Garcia Idiakez kazetariak […]

Sindikal agendarekin abiatu dugu denboraldiko azken saioa. Egitura atalean Maitane Jaio eta Endika Alabort ekonomialariek @Shine_McShine-ren bi hari oso onak erabili ditut, gezurrak desmuntatzeko. 1) Langile mileurista batek Estatuari milioi erdi euro ordaintzen du zergen bidez; 2) Sektore pribatua sektore publikoa baino eraginkorragoa da, gai bi horren inguruan argibideak eman […]

Saioa abiatzeko Eki Etxebarriak asteko sindikal Agendaren errepasoa egin du. Egitura  atala Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarin ekonomialarien eskutik  konfinamenduaren eragina euskal ekonomiako sektoretan aztertu dute. Koiuntura atalean Maitane Jaiok Hego Uribeko Batu elkarlaguntza sarea ezagutu dugu. Amaia Lekunberri kazetariak argian argitaratutako erreportajearen laburpena ekarri digu. https://bilbohiria.com/docs2/2020/lanarenekonomia/200622_LanarenEkonomia.mp3 Deskargatu […]

Osasun krisiak ekonomian utziko dituen ondorioen inguruan asko hitze egiten ari da, kezka handia sortu da langile askoren egoeraren inguruan, askok 2008ko krisiarekin alderatu dute, 2008.urteaz geroztik gertatutako krisia oso gogorra izan zen mundu guztiarentzat. Abiapuntu horretatik Jon Bernat Zubiri ekonomilariarekin azterketa egin dugu. Historiaren lehehengo pandemia globala bizi dugu, […]

Gaurkoan Maitane Jaio ekonomilariarekin norainoko kalte sozio-ekonomikoak biziko ditugun aztertu dugu. Kalte ekonomiko eta sozialak krisi sanitarioaren iraupenaren araberakoak izango dira. Zirugabetasun aroan sartu gara, aurreikuspen ugari daude. Valentziako zientzialariek koronabirusaren kutsatze egiaztatuen gailurra apirilaren 10 etik aurrera izango dela diote, baina gailur hori lehenago gertatuko delakoan dago. Dagoeneko badira […]

Gaurko lanaren ekonomia tartean Eki Etxebarria Respaldizarekin batera zaintza sareen funtzionamendua aztertu dugu. Osasun krisiak, zaintza lehen planora ekarrita, beste eredu eta antolaketa erak posible direla argi utzi du. Alde Zaharra, Santutxu, Indautxu, Uribarri, Deustu… auzo asko antolatu dira konfinamenduan bakarrik daudenei laguntzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2020/lanarenekonomia/200319_lanarenekonomiaEKI.mp3 Deskargatu hemen.

Bueltan da Lanaren ekonomia saioa. Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipenak ditu oinarrian. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazte arituko gara. Lanaren munduaren analisia egiten, Bilbo Hiria irratia Hordago eta Argia astekaria elkarlanean.Lan taldea handitu egin dugu, gaurko saioan Maitane Jaio Atela, Eki Etxebarria Respaldiza, Jon Bernat Zubiri, […]