LANAREN EKONOMIA: COVID-19ren kalte ekonomiko eta sozialak gutxitu behar ditugu

Gaurkoan Maitane Jaio ekonomilariarekin norainoko kalte sozio-ekonomikoak biziko ditugun aztertu dugu. Kalte ekonomiko eta sozialak krisi sanitarioaren iraupenaren araberakoak izango dira. Zirugabetasun aroan sartu gara, aurreikuspen ugari daude. Valentziako zientzialariek koronabirusaren kutsatze egiaztatuen gailurra apirilaren 10 etik aurrera izango dela diote, baina gailur hori lehenago gertatuko delakoan dago. Dagoeneko badira produkzio estimazio batzuk, urte honetako bigarren hiruhilekoan BPGa %40an jaistea kalkulatu du Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailak. Bat dator kalkulu honekin Mikel Casares NUPeko irakaslea, eta 2020 urte osorako jaitsiera %10a izan daitekeela dio,. Datuok Europarako egin diren aurreikuspenekin bat datoz: konfinamenduko lehenengo hilabetean egungo BPGa %50ra jaitsiko da, eta %25ra hurrengo bi hilabeteetan. Lanaren ekonomia saioko kideek El Salton idatzitako artikulua hemen dago irakurgai.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Langileen osasuna bermatzeko neurri zorrotzagoak hartu behar dira

lr. Mar 28 , 2020
Osasun krisiak ekonomian utziko dituen ondorioen inguruan asko hitze egiten ari da, kezka handia sortu da langile askoren egoeraren inguruan, askok 2008ko krisiarekin alderatu dute, 2008.urteaz geroztik gertatutako krisia oso gogorra izan zen mundu guztiarentzat. Abiapuntu horretatik Jon Bernat Zubiri ekonomilariarekin azterketa egin dugu. Historiaren lehehengo pandemia globala bizi dugu, […]

Honekin lotuak