LANAREN EKONOMIA: Hezkuntzaren egoera aztergai

Gaurko lanaren ekonomia saioan hezkuntza komunitatea izan dute hizpide. Ertz ezberdinetatik aztertu dute egoera.  Batetik Nerea Fillatirekin berba egin dute, Hezkuntza sistema demokratikoagoa, bateratzaileagoa eta justuagoa eraikitzeko aukera da krisi berri hau, artikuluaren inguruan. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak Hezkuntza grebaren inguruko hausnarketak  ekarri dizkigu. Argia astekariko Mikel Garcia Idiakez kazetariak Oiongo eskolako esperientzia kontatu digu. Sindikal Agenda Eki Etxebarriaren eskutik izan dugu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Saharako gazte baten bizipenak “Haizearen egia” film laburrean

az. Ira 23 , 2020
Ekain Albite Zumaiarrak Haizearen Egia film laburra estreinatu berri du. Tahar gaztearen istorioa kontatu du: Saharan jaio eta Euskal Herrian bizi den 20 urteko mutilarena, alegia. Haren familiak Tindufeko errefuxiatuen eremuan bizitzen jarraitzen du eta, egun batean, dei bat jasoko du bertatik: aita hilzorian dago. Egoerak bultzaturik, saharar gaztea etxera […]

Honekin lotuak