NORBAIT HIL DA HEMEN:40

Egun hauetako tenperatura berotzeko elkarrizketa ederra datorkigu oraingoan. Labar (Iñi Etxezarreta) etorri da Donostitik Bilbora, elegante jantzita eta elegante hitz egitera baita ere. Queertasunaren inguruan ibili gara saio guztian zehar, gai potoloa benetan. Horrekin lotuta, estetikaren botereaz aritu gara, eta gure 2016 kuttunean jasotako erreferenteei buruz baita ere. Konexio puntu hauek zerrenda oso naturala sortu dute, hasieran esan bezala, inor hotz utziko ez duena. Alkandora lodiak jantzi eta kalera irtengo gara, Labar-ekin batera lehenengo hiru lerro horietatik at espazioak betetzera.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sara Zozayak "attä" lan berria aurkeztu digu

az. Abe 3 , 2025
Azaroan argitaratu zuen Sara Zozayak bere lan berria, attä, deiturikoa. Disko txiki honek lau abesti ditu, baina emozio eta paisaia zabalak sortzen ditu, iluntasunetik goxotasunera eta denbora laburreko oroimenen osotasunera eramanez entzulea. Ahots eta sintetizadore bidez, mundu propio bat marrazten digu. Bihar Kafe Antzokian aurkeztuko du diskoa zuzenean. Aitzakia ederra […]

Honekin lotuak