Zenbat Gara elkartea ARGIA astekarian

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean, Zenbat Gara elkartea ageri da: 30 urte beteko dira abenduaren 15ean Kafe Antzokiak ateak ireki zituela . Aitzakia horretatik abiatuta, elkarteak gaur egun dituen proiektu guztien errepasoa egin dugu. Ondoren bi elkarrizketa nabarmendu ditugu. Batetik, Jose Luis Mendilibarri egindakoa: Zaldibartarra, gaur egun Grezian ari da entrenatzaile lanetan, eta alde humanoago batetik jorratu du gaia Miel Anjel Elustondok. Bestetik, Eider Rodriguez idazleari egindako elkarrizketa. Liburu berria argitaratu du, Dena zulo bera zen, eta horren inguruan hitz egin behar zion Leire Vargasi, baina Eiderrek azken unean erabaki zuen ez zuela liburuaz mintzatu nahi, “nazkatuta” dagoelako. Hala ere, bien arteko solasaldi ederra sortu da kulturgintzaren eta literaturaren inguruan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Honekin lotuak