Perretxiko eta onddoez mintzatu zaigu berriro Iñaki gaurkoan. Matsutakea ekarri du hizpidera, The Mushroom at the End of the World: : On the Possibility of Life in Capitalist Ruins liburuaren harira. La seta del fin del mundo bezala erdaratuta, liburu horretan Matsutake onddoa jartzen du Anna Lowenhaupt Tsing egileak mundu […]
ekologia
Josuk gaurkoan, “ekaitz perfektua” kontzeptuari erreferentzia eginez, bizi dugun beroaldi klimatikoaren eta mendiaren hustiaketaren ondoriozko sute perfektuak ekarri ditu hizpidera. Beroaren ondoriozko lehortea, “seigarren belaunaldiko” suteak eta haien ondorioak: zizak ez dira agertzen, ezta basoetan dauden izaki anitz ere; baso primarioak desagertzen dira, pinu eta eukaliptu landaketek ordezkatzen dituzte, eta […]
Suitzako Davos herrian urtero bildu ohi dira aspaldion, Munduko Ekonomia Foroa izeneko bilkuran, azken urteotako globalizazioaren eta neoliberalismoaren sustatzaile eta onuradun kapitalistak. Globalizazioaren “azelerazio handiaren” aroa dei genezake azken 30 urteotakoa, erregai fosilen kontsumoaren igoera etengabean oinarritua, Internetek ekarri duen globalizazio kulturalean izan du bere emaitzarik behinena, eta plataforma kapitalismoak […]
Josuk “lorazaintzaren aldeko mezua” ekarri digu, AHTren inguruko hitzaldi batetik etorrita. “Ekologismoa, klase borrokarik gabe lorazaintza” dela entzun du hitzaldi batean. Klase kategoriak XIX. mendeko berak diren edo ez aparte utzita, herrena iruditu zaio argudioa, nahi gabe seguraski. Izan ere, klase borroka prometeista izan da, ekologismo ikuspegi falta baten ondorioz […]
Onddoen La red oculta de la vida liburua ekarri digu Iñakik gaurkoan. Onddoek mesede asko egin dizkigute gizakioi, besteak beste, alkohola, ogia eta botika asko eman dizkigute. Plastikoak, lehergailuak, petrolioa eta pozoiak liseritzeko eta desagertarazteko gaitasuna dute eta teknologia berrietan present daude. Toki guztietan daude, baita egoerarik muturrekoenetan ere, sumendietatik […]
Gizaki beregaina zentroan duten ideologiak prometeikoak dira, antropozentrikoak, natura menperatu dezakegula uste dutenak. Krisian daude, porrot egin dutela erakusten baitu lurraren eta ekosistemen hondatzeak. Aurrerapen teknikoak egonagatik ere, aurrerabidea kontzeptu etiko eta politikoetatik konplikatuagoa da. Teknologiaren eta teknikaren bidez pentsatu dugu dena lor dezakegula, baita garapen horren albo kalteak konpondu […]
Abiadura kontzeptuaren inguruan aritu da gaurkoan Iñaki: “Mundu azeleratu honetan pobrezia handitzen ari da”. Batzuk Martera begira dauden bitartean, horrek eskatzen duen dirutzarekin (gure planeta galdutzat emango dute agian), lagun asko goseak hilik daude Lur planetan. Abiadura handiko trena, aurrekontu igoerak eta arazo teknologikoak tarteko, oso atzerapen handiarekin, abiadura motelean […]
Jorge Riechmann-en aipu batetik abiatu da gaur Josu, esanez sarritan pentsamendu erreakzionarioaren argitasunari erreparatu behar zaiola noizean behin, interesgarria delako. AEBetako eskuindar kazetari eta iritzi-emale ezaguna den Ross Douthat ekarri du hizpidera, bere The Decadent Society: How We Became the Victims of Our Own Success liburuan munduak pairatzen dituen hainbat […]
Neste programa tentaremos revisar, vinte anos despois, a memoria presente de parte de todos ises colectivos cidadáns que se puxeron em pé dende o primeiro momento e ata o día de hoxe para esixir non só resposta e responsabilidade, sobre a catástrofe do Prestige. Falaremos con Maria Bella e Daniel […]
Gaurkoan energia berdeaz mintzo zaigu Iñaki Barcena. Sistema batek funtzionatzeko behar duen indarra da energia, eta bere jatorriaren arabera, energia marroia, beltza, grisa… kolore sorta zabal bat dago energiaren iturrien arabera sailkatzeko. Hidrogenoaren jatorria aztertzen badugu, berriztagarriak diren energia iturriak berdeak dira (uraren elektrolisitik etorritakoa, efizientzia maila baxukoa), baina badira […]
