Noraezean doan gizartean zibilizazio-krisi nabaria. Zientziaren eta ekologismoaren aldetik zer analisi eta irtenbide eskaintzen diren begiratuko dugu. Egoera ekosistemiko larrian, Lur planetako hainbat bazterretan kolapso horren adierazpen anitz agertzen ari dira etengabe. Ekologismoak planteatzen duen kolapsoa eta haren aurka proposatzen dituen estrategiak aztertu ditugu. Adibide bat dugu Ecologistas en Accion elkartetik Caminar sobre el abismo de los limites txostena. Bertan, etengabeko hazkundearen eta garapenaren gurpil zoroak goia jo duela onartuta, horren aurrean deshazkunde materiala, ezinbestekoa izanik, era bideragarri eta bidezko batean egin beharko dela planteatzen zaigu. Greta Thunberg-en inguruan sortutako mugimendua edota Extinction Rebellion dira beste adibide esanguratsu batzuk.
Deskargatu hemen.