HAUXE GURE LURRA: Giza natura III (gure sistema kognitiboa)

Giza natura edo izaera deskribatzen duen hirugarren atala egingo dugu gaur, lehenaren eta bigarrenaren ondoren, gure sistema kognitiboaren berezitasunekin.  Lengoaiarekin lotuta dago berau, oso sinbolikoa da, eta abstrakziorako joerarekin gure ahalmenaren mugak agerian geratzen dira, gu muga horiez oso konsziente izaten ez garen arren. Sozializazio handiko baldintzetan garatu da gure sistema kognitiboa, sinboloak agertu ziren lehenik eta, ondoren, hitzak, sinbolo horiek adierazteko soinu arbitrario eta kontsensual moduan. Jakin, oso gutxi dakigu lengoaiaren funtzionamenduaz, Chomskyk aitortzen duenez.

Sistema kognitibo horrek hainbat ondorio izan ditu: geroa kontrolatu dezakegula pentsatzea, ezagutza zientifikoa, pentsamendu etikoa… askatasuna eta askatasun nahia, pentsamolde prometeikoak… Gauzak hobetu behar eta hobetu daitezkeela pentsatzea. Hor datza, beste -ismo askorenak bezala, ekologismoaren abiapuntua.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: GAUR POLO FRESKO ETA GOXOAK

lr. Uzt 18 , 2020
Uda heldu da eta berarekin batera beroa, baina amama, Hodei eta Lurrek freskatu eta gorputza hidratatu egiten dute fruta asko jaten. Gaur poloak frutarekin egingo dute. Eta zuri zein fruta gustatzen zaizu gehien? https://bilbohiria.com/docs2/2020/Gaurezdagoeskolarik/200719_gaue_ez_dago_eskolarik.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak