Gaurkoan Iñakik hidrogenoa ekarri du hizpidera. Aspaldi honetan azaltzen eta saltzen ari zaigu uretatik eratorritako hidrogenoa egon daitekeen erregairik garbiena dela eta, era egokian gordez gero, energiaren etorkizun garbia ziurtatuko diguna. Hidrogenoa panacea moduan proposatzen ari dira energiarekin negozioak egiten dituzten enpresak eta dirulaguntza publikoekin negozio berdea egin nahi dutenak, […]

Josu Larrinagak hausnarketa ekarri digu gaurkoan, oso aproposa pandemia garai honetan, zientziaren inguruan etengabe ari baikara eztabaidatzen. Koronabirusak, ekarri duen estresarekin eta ondorio latzekin, funts zientifikorik ez duten era guztietako teoria bitxiak harrotu eta areagotu ditu. Baina beste adibide bat ekarri du Josuk hizpidera, Iruña-Veleia afera, maiz zientziaren inguruan ikuspegi […]

Urtarrilaren amaieran, eta bereziki hilaren 30ean, Zaldibarko zabortegiaren hondamendiarekin bat eginez, Aldaketaldia izeneko ekimen deszentralizatua antolatu zuten EAEko hainbat tokitan, hainbat elkarte ekologistek, elkarlanean. Ikuspegi lokalari protagonismoa emanez, mota guztietako jarduerak antolatu ziren herri, auzo, eskola eta lantokietan, bizi dugun larrialdi klimatiko, ekologiko eta sozial larria salatzeko. Pandemia garaian antolaturik, […]

Gaur Iñakik negazionismoa eta negazionistak jarri ditu mahai gainean, pandemia dela eta, puri-purian dagoen gaia baita. “Zientifikoki frogatuta dagoen ebidentzia ukatzea” dela dio hiztegiak. Darwinen bilakaeraren teoria ukatzen dute kreazionistek, lurra biribila denik ukatzen dute terraplanistek eta, ekologiaren arloan, klima aldaketa gertatzen ari denik ukatzen dituztenak ere badira. Negazionista peto-petoenak […]

Aquesta setmana, la Clara entrevistarà el president del sindicat de taxistes i Eudald Ribot, advocat de SOS Costa Brava. Per finalitzar el programa, a L’embruix de les tradicions l’Albae ens explicarà la funció dels gremis a la Barcelona medieval. https://bilbohiria.com/docs2/2020/demicaenmica/201204_demicaenMica.mp3 Deskargatu hemen. Asteon Clarak taxi gidarien sindikatuaren lehendakaria elkarrizkatatu du […]

Ingurumen ministroak. estatu gehienetan egun ingurumen ministeritzak egotea eta ingurumen politikoak egotea azken urteotako borroka ekologistaren ondorioa da. Horrek ez du esan nahi ingurumen politika horiek ekologistak izango direnik. Izan ere, askotan energia enpresei lotuak dira ministroak eurak eta enpresa horien aldekoak euren politikak. Azkenaldion, klima aldaketari aurre egiteko hartutako […]

Euskaraldia zela eta, irratikideek galdetu digute: “Zertan dira antzekoak euskara eta ekologia? Bada loturarik?” Noam Chomskyk eta beste batzuek diotenez, lengoaiaren inguruan ez da askorik aurreratu azken urteotan. Chomskyren arabera, seguraski ez da egongo aurrerantzean jakintzaren arlo horretan aurrerapen handirik, horretarako oztopo praktiko eta etikoak daudelako. Dakigunez, burmuinetik datorkigu mintzorako […]

Gaurkoan Green New Deal proposamena zer den azaltzen saiatu gara. AEBetan, 30eko urteetako depresio ekonomikoaren garaian, Roosevelt presidente demokratak abian jarritako New Deal politika sozialen kontzeptuaren eguneratzea, ekologiaren eta jasangarritasunaren ikuspegia gehituta, proposatzen du itun berde berriak, krisi sozioekologikoari erantzun berdea. Alderdi demokrataren proposamena da hau, errepublikarrek erregai fosilak neurrigabe […]

Sarrikoko fakultatean izandako liburu-aurkezpen bat hizpide izan dute Josu Larrinagak eta Iñaki Barcenak. Ekosozialismoaren inguruko liburua zen, Las cenizas de Prometeo, Quim Semperek idatzia. Aurkezpen-ekitaldian bertan present zegoen pianoa bezala, denok hurbiltzen ikusten dugun kolapsoa dago ostertzean, geldiezina dirudien eta etsipenez onartzen duguna, etengabeko hazkundeari uko egin ezin… ala nahi […]