HAUXE GURE LURRA: Zientzia ez da magia

Josu Larrinagak hausnarketa ekarri digu gaurkoan, oso aproposa pandemia garai honetan, zientziaren inguruan etengabe ari baikara eztabaidatzen. Koronabirusak, ekarri duen estresarekin eta ondorio latzekin, funts zientifikorik ez duten era guztietako teoria bitxiak harrotu eta areagotu ditu. Baina beste adibide bat ekarri du Josuk hizpidera, Iruña-Veleia afera, maiz zientziaren inguruan ikuspegi okerra dugula erakusteko. Jakingo duzuenez, hiri erromatarraren indusketetan euskaraz idatzitako zeramikazko ostraka edo idazkunak agertu ziren. Hainbat filologo adituk esan zuten euskarazko ostraka haiek ez zetozela bat hipotesi zientifiko onargarriekin; kimikoek esan zuten idazkunak faltsuak zirela, berriki egindakoak. Prozesu luze baten ondoren, ostrakak faltsuztapena izan zirela ebatzi zuten epaitegiek. Nork egin zituen, ordea, ez da oraindik jakin. Akaso, denborarekin eta zientziaren garapenarekin jakingo da.

Baina bada horien egiazkotasuna aldarrikatzen duten talde bat, ostrakak benetazkoak direla erabat sinestuta dagoena. “Hitz egin dezala zientziak” esan dute horiek, baina zientzia etengabe ari da hitz egiten, arazoa da zientzia sinismenarekin nahasten dugunean. Zientzia, hala ere, ez da magia, eta hipotesi batekin bat etortzea edo ez ezin izango da inoiz sinesmen edo fede kontua izan, hori metodo zientifikoaren aurka doa. Zientzia kontrakoa da: jarrera eszeptikoa izan behar da, sinesmenetatik urrun.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

AZET etxebizitza sindikatuak ostiralerako Gorte kalean egitekoa den etxegabetzea eragoztera deitu du

az. Mai 12 , 2021
Atzo bertan Arrakala deslojatu zuten goizaldean. AZET etxebizitza sindikatuak apirilean protesta baten ostean okupatutako espazioa dugu, 15 urte hutsik egondakoa. Apirilean egindako manifestazioaren ostean, Unamuno plazan kokatuta dagoen beste espazio bat okupatu zuen Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak. Azken aste hauetan zehar “jazarpen poliziala” jasan dutela salatu dute. Ane izan da […]

Honekin lotuak