Gaur ekonomia tokatu zaigu eta Joseba Barandiaranekin hitz egin dugu. Hasteko, Nafarroa Garaian atentzioa piztu digute TRW eta Alston enpresen egoerek. Eroskiko zor berezia, 30.000 afektatu, izan da Josebak jorratutako beste gai bat. Bukatze aldera, beste gai pare bat: petrolioaren prezio baxua, eta Kataluniako egoera, momentuz ekonomia arloan bederen, ez […]

Dagoeneko 2016an gabiltza eta momentu ona da gogoratzeko adituek zer dioten ekonomiaren inguruan. Orokorrean hazkundeaz hitz egiten dute, nahiz eta leku batzuetan (Latinoamerikan, esaterako) zaila izan. Baina hortaz aparte ez dago besterik? Hori da hain zuzen Yolanda Jubeto ekonomilariak egindako galdera: gure lan baldintzak non geratu dira? Erantzunak elkarrizketan dituzue. […]

Pasa den asteko berria da, baina beste sozietate baten bitartez Iberdrola hasi da Wall Streeten kotizatzen. Joseba Barandiaranek horrek esan nahi duena aztertu du jarraian. Gero, beste bi berri komentatu ditu: AEBetako Erreserba Federalak tipoak igo dituela, eta petrolioaren prezio baxua. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151221hizpideajosebabarandiaran.mp3 Deskargatu hemen

Abengoa enpresa espainiarrak porrot egin dezake: zor handia dauka eta IBEX-35etik bota berri dute. Joseba Barandiaran ekonomilaria horrekin hasi da gaurkoan, Europako Banku Zentralak ostegunean egingo duen bilerarekin jarraitzeko. Bukatzeko, Parisko erasoek ekonomian izan ditzaketen ondorioak aztertu ditu Josebak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151130hizpideajosebabarandiaran.mp3 Deskargatu hemen

Kolaboratzaile berria dugu Hizpidea magazinean, Nagore Vega hain zuzen ere. OlatuKoop ekonomia sozial eradaltzailearen inguruan dabil eta proposamena udaletxetan eztabaidatzeko abian jarri du kanpaina. Nagorek OlatuKoopek proposatutako hamar neurri azaldu dizkigu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151118hizpideanagorevega.mp3 Deskargatu hemen

Asteko gaia izan da Nafarroako Itun Ekonomikoaren aurkako erasoa, Madrildik etorria, nahiz eta Madrilgo gobernuaren azken adierazpenek egoera lasaitu. Gai horrekin hasi da Mikel Bujanda bere Nafarroako kronika. Euskalerria irratiko esatariak, ondoren, VolksWagen enpresak Landabenen duen plantaren egoitzaren inguruko albiste eta kezkak aipatu ditu eta, bukatzeko, lau izen propio aipatu ditu: […]

Iragan asteko erreferendumaren emaitzak gorabehera, astelehenean Greziako gobernuak sinatutakoa oso gogorra izan da, murrizketa gehiago egin beharko baitu. Greziaren zorra nondik datorren, Nazioarteko Diru Funtsaren adierazpenak, egoera Grezian, Alemaniaren rola… Horretaz guztiaz hitz egin dugu gaur Luis Guridirekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150715solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen

Igandeko herri-galdeketan ezetzak (Troikaren politika eta neurrien aurkako ezetza) irabazi ondoren, orain igandera arteko epea ezarri diote Greziari akordio bat lortzeko. Hori gertatu ezean edozein gauza gerta daiteke: dena den, Luis Guridiren ustez zaila izango da Grezia eurotik eta eurogunetik botatzea. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150708solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen.