Erresuma Batua eta Europar Batasunaren arteko banaketa abiatu da, zalantzaz beterik dagoen arren, Joseba Barandiaranekin ikuspegi ekonomikotik aztertu dugu banaketa. Ikuspegi ekonomikotik, hiru dira konpondu beharreko gako nagusiak: etorkizuneko merkataritza itunak, finantza zerbitzuak eta eskulanaren mugikortasuna. Finantza zerbitzuak gakoa izango dira, izan ere Londreseko bankaren jarduera nagusia Londresen egiten da. […]
ekonomia
Gaurko saioan Joseba Felix Tobar Arbuluk Antoni Soy ekonomialari katalanaren pentsamenduak ekarri dizkigu. Brexit-a eta beste afera batzuk ongi eta sakon ulertu duen ekonomialaria da Antoni Soy, Bartzelonako unibertsitateko irakaslea. Haren ustez, Brexit-a Europatik alde egiteko autodeterminazioa dela dio, gero kanpoan egonda politika ekonomiko ezberdinak landu daitezkeelako. Antonioren iritziz, eurogunean […]
Azken urteetan nagusitu den diskurtso ekonomiko faltsuaren inguruko azterketa ekarri digu Jon Bernat Zubiri ekonomialariak. Azken urteetan enpresen lehiakortasuna soldatekin elkartu izan da, horiek enpresengan dituzte kostuekin. Laurogeigarren hamarkada Margaret Thatcherren esan bezala “ There is no alternative”, kapitalismo eredu bakar giza aurkezten zaigu. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170302_Hizp_Jon%20BernatZubiri.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko ekonomia tartean defizitaren inguruan aritu gara. Horretarako Joseba Felix Tobar Arbulu batu zaigu saiora. Gobernu defizita ez gobernuko superabitaren inguruan mintzatu zaigu. Defizita diru sarrerak diru irteerak baino txikiagoak direneko finantza desoreka da. Gastuak ken sarrerak da defizitaren zenbatekoa. Europar batasunak mugak jartzen ditu eta muga horiek herrialde bakoitzaren […]
Pentsioen euskal sistema bat egingarria da, bideragarria. Hala uste du euskal ekonomisten gehiengo batek, eta hala esan du Ekonometroa osatzen duten erantzunen bidez. Euskal Ekonomistek Elkargoak lehen ekonomoetroa aurkeztu du, Euskal ekonomialarien % 57k euskal pentsio sistema bideragarria dela uste dute. 2016ko azaroaren 29tik abenduaren 20ra bitartean egindako inkestan 506 […]
Gaurkoan zoru klausulak izan ditu hizpide Joseba Barandiaran ekonomialariarekin. Zoru klausulak Gutxieneko irabaziak bermatu eta interesen jaitsiera eragozteko, bankuek 2009tik hipoteka kontratuetan jarri izan dituzten klausulak dira. Etxeak finantzatzeko maileguak kalkulatzeko Euribor indizeak finkatzen dituen interes tasei izkina egin, eta kopuru finkoak ipini izan dituzte bankuek behetik, galerei atea ixteko. […]
Hego Euskal Herriko ekonomia %3 handituko dela adierazi dute hainbat finantza erakundek, horiek aztertu ditugu Joseba Barandiaran ekonomialariarekin. Barne eskariak egin du tira ekonomiatik, baina, horrez gain, petrolio merkeak eta Europako Banku Zentralaren diru politika oldarkorrak bultzada eman diote hazkunde horri. Datorren urteari begira, azken bi faktoreok indarra galduko dute, […]
Hilabetean behin hizpidea magazinean Joseba Felix Tobar Arbulu batzen zaigu. UEUko ekonomia saileko kidea dugu eta azken egunetan Hetordoxia blogean aipatutako kezkak izan ditugu mintzagai. Beste behin euroaren porrotan inguruan berba egin dugu. Izan ere badira ekonomialariak horrela baieztatzen dutela, oraingo honetan AEBko ekonomialaria aipatu digu Josebak Larry Randall Wray, […]
Gaurko ekonomia atalean Joseba Barandiaran ekonomialariarekin AEBetako presidente berriak ekonomia alorrean hartuko dituen bideak aztertu ditugu. Kontu asko esan dira hauteskunde kanpaina eta antzerki handia izan da, ikusi beharko da esandakoak beteko dituen ala ez, Josebak zail ikusten du orain arte dituen merkataritza libreko akordioak ixtea, izan ere azkenean enpresa […]
Azken asteetan eskuineko alderdiek langileriari buruz hitz egiten hasi dira eta, adituek diotenez, Britainia Handian eta AEBetan, bi bozketa hauetan eragina izan dute. Egoera hau batzuk faxismoaren agerpenarekin alderatu dute. Horregatik historia ondo ezagutzea beharrezkoa da; historia ekonomikoa ere. Historia ekonomikoan begira jartzen bagara 1930eko depresio handian jarritako neurri batzuk […]
