Hauteskundeak izan berri euskal kostaldeko emaitzak aztertuko ditugu. Ezkerreko indar eta herri plataformen aldeko aldaketa egin da euskal kostaldeko hainbat herritan, besteak beste, Sopela, Plentzia, Gorliz, Bermeo, Mundaka, Gernika, Lekeitio, Pasaia eta Hondarribian.  Azken urteetako kostaldeko turistifikazioak emaitzetan izandako eragina bera aztertuko dugu. Honen inguruan, Aitor Garagartza Plentziako alkate berria […]

Ekonomilaria dugu Niko Cuenca Beristain, enpresabidea.eus hedabide digitaleko koordinatzailea. Bilboko zazpi kaleetako merkatari familia batean sortua, ekonomiaren gaineko webgune horren orrialdeetan eman zigun aitite merkatari ekintzailearen berri, izan ere, haren Beristain lanpara dendan izan zituen lehenengo harremanak enpresa munduarekin, baita euskaltzale giroarekin ere. Gurera ekarri dugu bera pixkat hobeto ezagutzeko, […]

Etxebizitza-politiken inguruko monografikoa landu dugu, EAE-ko hiru herri-hiritako egoera aztertuz Monografikoa hasi aurretik, betiko legez, agenda sindikala  ekarri digu Ines Agirreazkuenagak. Ondoren, Galdakaoko etxebizitza sindikatuko Jon Oleak herriko egoera ekarri digu, euren elkarteko helburuak eta udalaren politikak aztertuz. Ostean, Gasteizko “Inor ez etxerik ekimena” ezagutu dugu  Mirari Ulibarriren eskutik. Bi […]

Ohikoa denez, agenda sindikalarekin deialdiekin abiatu da Lanaren Ekonomia saioa. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko estrategiak aztertu ditugu, lanketa monografikoei jarraipena emanez. Hasteko, Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetaria elkarrizketatu du Maitane Jaiok klimaren auzian ultra-aberatsek jarraitutako estrategiari buruz: kapitalismo berdearen bideari jarraituz etekinak lortzen jarraitzeko modua asmatu dute. Are gehiago, klimaren erronkan […]

Lanaren ekonomia saioko 2022-23 kurtsoko lehenengo programan gaurkotasun osoa duen gai baten inguruan mintzatu gara: “Krisi energetikoa eta inflazioa”. Ukrainako gerrak azkartutako krisia gogor kolpatzen ari da eta udazkena beroa izango da. Saioa hasteko, Agenda sindikalaren berri eman digu Lanaren Ekonomia lantaldeko kide berria Ines Agirreazkuenagak. Europako gobernu ezberdinek krisiaren […]

Enpresabidea euskarazko komunikabide berria dugu. Enpresabidea.eus ataria,   apiria abiatu zuen ibilbidea. Euskara hutsean da hedabide digitala. Euskararen normalizaziorako pizgarria izatea du helburu hedabideak lan eta enpresa inguruetan. Hobeto ezagutzeko asmoz enpresabideara jo dugu erredakzioan  Maite Reizabalak eman dizkigu azalpenak. https://bilbohiria.com/docs2/2022/ibaizabal/220919_maite_enpresabidea.mp3 Deskargatu hemen.

Agenda sindikalarekin abitu dugu saioa, Eki Etxebarriaren eskutik. Ondoren Lan eskaintza publiko berri aztertu dugu, horretarako  Iñigo Garduño, CCOOeko Lan Publikoaren arduraduna izan dugu gurean. Sakon aztertu dugu Lan erreforma, Jon Bernat Zubirirekin.  Lan erreformaren emaitza da enplegu mugagabearen gorakada aztertu ditu, saioa bukatzeko Argia astekariaren atalean Endika Alabortek “ez […]

  Saioa irekitzeko, datozen egunetan sindikatu eta herri mugimenduek deitutako mobilizazioen errepasoarekin abiatu dugu; agenda sindikala Eki Etxebarriak ekarri digu. Novaltiako langileek 1000 egun daramatzate greban, dagoeneko Europako greba luzeena bilakatu da. Novaltia eta langileen gatazka ulertzeko Mikel Etxebarria izan da gurean, ELA sindikatuko ordezkaria. Jon Bernat Zubiri ekonomilariak etxebizitza […]

Agenda sindikalarekin baitu dugu saioa. Eki Etxebarriak datozen egunetan dauden deialdiak ekarri dizkigu. ELA sindikatuak prekarietatearen kontrako kanpaina jarri du martxan, Pello Igeregik xehetasunak ekarri dizkigu. Hego Euskal Herriko 541.000 langile prekarioen egoera iraultzeko egitasmoa jarri du martxan ELAk.  Jon Bernat Zubiri ekonomialariak  Inflazioa, eskuin neoliberalaren lehentasuna, zer egin ezkerretik […]

Bilakaeraren inguruan eraiki diren teorietan gen berekoiaren eta talde-portaera sinbiotikoa tesiak kontrajarri dira, espezieen bilakaera zerk bideratzen duen azaltzeko. Alde batetik, Dawkins-en gen berekoia deritzon azalpena George C. Williams-en Adaptation and Natural Selection lanean oinarritua dago eta, haren arabera, bilakaeraren gakoa geneetan dago. Horren aurrean, gakoa organismoan eta taldean dagoela […]