1

Sindikal  agendarekin abiatu dugu gaurko saioa, datozen egunetan izango diren deialdian errepasoa ekarri digu Ekhi Etxebarriak. Ondoren Nissan eta autogintzaren egoera izan dugu aztergai Jon Las Heras ehuko irakaslearekin. Onintza Rojas Olazabal Tolosaldeko hamahiru ikastetxetako jantokien kudeaketa aztertu du, eskualdeko hamahiru jantokietan egindako ikerketaren emaitzen arabera Egunean 160 kilo elikagai […]

Gaurkoan Green New Deal proposamena zer den azaltzen saiatu gara. AEBetan, 30eko urteetako depresio ekonomikoaren garaian, Roosevelt presidente demokratak abian jarritako New Deal politika sozialen kontzeptuaren eguneratzea, ekologiaren eta jasangarritasunaren ikuspegia gehituta, proposatzen du itun berde berriak, krisi sozioekologikoari erantzun berdea. Alderdi demokrataren proposamena da hau, errepublikarrek erregai fosilak neurrigabe […]

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak larunbatean egin zuen karguaren zina, eta egun horretan bertan jakinarazi zuen gobernuaren osaera: Jaurlaritza berriaren sailak eta sailburuak. Horiek bihar hartuko dute kargua, lehen gobernu kontseilua egin aurretik. Legegintzaldia beraz orain abiatzen da eta ez da erronka makala, izan ere pandemiak hainbat esparrutan eragin du. Ez […]

Gaurkoan Jon Bernat Zurbiri ekonomialaria batu zaigu. Uztailaren 21ean Europar Batasuneko estatu buruek akordioa sinatu zuten, Covid 19ak utziko krisi ekonomikoari aurre egiteko. Europako Batasuneko estatuek 750.000 milioi euroko plan bat onartu dute koronabirusak egindako kalteari aurre egiteko. Akordio historikotzat jo dute, bertan adostutakoa aztertu dugu. Trantsizio ekologikoa eta eraldaketa […]

Bueltan dator lanaren ekonomia saioa. Ohiko moduan sindikal agendaren errepasoa egin du Eki Etxebarriak. Jon Bernat Zubirik eta Endika Alabortek Lanaren erreforma derrogazioa izan dute hizpide. Maitane Jaiok Irati labaien elkarrizketatu du “Kapitala” liburuaz. Argiaren atalean Amaia Lekunberri kazetariak Oscar Garcia Jurado ekonomilariari eginiko elkarrizketa komentatu du. https://bilbohiria.com/docs2/2020/lanarenekonomia/200607_Lanarenekonomia_normaltasunberria.mp3 Deskargatu hemen.

Lanaren ekonomia irrati tartea Gasteizko gazte prekarioen sarearekin egin dugu, izan ere bizi dugun egoeraren inguruko hausnarketa plazaratu dute. Nork ordainduko du datorren krisia? Galdera horri erantzuna emateko helburuarekin, hausnarketa  abiatu zuen Gasteizko Gazte Prekarioen Sareak. Ondorioak bildu eta hiru ataletan jaso dute, Xabier izan dugu saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2020/lanarenekonomia/200526_Lanare_Ekonomia_gps.mp3 Deskargatu hemen.

Pandemiak hainbat ekimen jarri ditu martxan, desinformazioari aurre egiteko, isolatuta bizi direnak laguntzeko… eta baita gertatzen ari denaren inguruan hausnartzeko, horietako baten inguruan berba egingo dugu. Kapitala eta birusa sare sozialen bitartez hainbat albiste eta hausnarketa plazaratu dituzte Gorka Merenek ekarri dizkigu  xehetasunak. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200508_gorka_meren.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurkoan Ekhilur proiektua ezagutu dugu. Ekhilur irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba da, kontsumitzaileek, tokiko negozioek, enpresek, elkarteek eta erakunde publikoek osatua. Ekhilurren helburu nagusia bertoko ekonomia dinamizatzea eta indartzea da, tokiko merkataritza-sareak eratuz gure auzo eta herrietan merkataritza-gune irekiak sortuz. Ekhilurrek gure diruaren kontrola berreskuratzeko ahalegina egin nahi du. Alex […]

Osasun krisiak eta konfinamenduak utzi digun argazkia aztertzen gabiltza Bilbo Hiria irratian. Ekonomian ondorio larriak izango ditu, horiek aztertzeko Yolanda Yubeto EHUko ekonomia irakaslearengana jo dugu. Krisi honek argi utzi digu nolako gizarte motan bizi garen. Egoera prekario eta zaurgarritasunean jende asko bizi da, edozein aldaketaren aurrean jende asko babesik […]

Euskal Dendak Konfederazioak salatu duenez, Kronabirusaren krisiak tokiko merkataritza eta lan munduaren aurkako lehia desleiala areagotu egin du, Amazon bezalakako plataformen etekinerako. Jon bernat Zubiri ekonomilariarekin aztertu dugu egoera. Amazonek arropak, zapatak, etxeko tresnak eta jostailuak saldu ahal ditu, banaketa eta lan kopuru gehien duten tokiko dendariak gobernu dekretuz itxi […]