Gaurko saioa beti bezala sindikal agendarekin abiatu dugu. Ondoren baldintzarik gabeko Oinarrizko errentaren inguruan mintzatu da Jone Urionagueba. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak kate globalen etenen inguruan mintzatu da. Saioa bukatzeko Mikel Zurbanok enpresa handien zerga minimoen inguruan mintzatu da. https://bilbohiria.com/docs2/2021/lanarenekonomia/211213_lanaren_ekonomia.mp3 Deskargatu hemen.  

Sindikal agendarekin hasi dugu saioa, sindikatu eta herri mugimenduak egindako deialdien errepasoa egin du Ekhi Etxebarriak. Ondoren “Hego Euskal Herriko eliteak. Boterearen azterketa”. Lan hori aurrera eraman duen taldearen zuzendaria da Jon Diaz Egurbide, gurean izan dugu.  Ondoren Jon Bernat Zubiriri ekonomialariak lan erreforma aztertu du. Saioaren bukaeran Amaia Lekunberri […]

Ongi etorri Bilbo Hiriaren Zer dator? tarte prospektibo transbertsal honetara. Gonbidatuekin solasean, saiatuko gara hainbat arlotan datorkiguna igartzen-iragartzen. Etorkizuna gure esku dago? Auskalo, baina hobe izango da lagungarri batzuk izatea, adituen eskutik. Gaur finantzen munduari erreparatu diogu, eta horretarako Joseba Barandiaran (Legazpi, 1973) izan dugu solaskide. Ekonomialaria, bertsolaria eta kirolaria […]

Oinarrizko errenta unibertsalaren inguruan berba egingo dugu jarraian, izan ere, mugarik gabeko ekonomialariak gaiaren inguruko eztabaida pizteko asmoz, hausnarketa ezberdinak plazaratu dituzte. azken urteotan eztabaida egin du Oinarrizko Errenta Unibertsala (OEU) ezar ote daitekeen pobreziaren eta desberdintasunen aurka borrokatzeko, askatasun ekonomikoa sustatzeko eta pertsona guztientzat bizitza duina izateko tresna gisa.Ideia […]

Hiru gau nagusi landu ditugu, saioa baiatzeko datozen egunetan egongo diren mobilizazioen errepasoa egin dugu Sindikal agendan. Gutxieneko soldataren igoeren inguruan Jon Las Heras ekonomialaria jardun du. Maitane Jaiok finantza haratago ekimenarentzat eginiko ikerketa ekarri digu, Batxilergoko ekonomia testu liburuaren irakurketa kritikoa egin dute. Saioa Bukatzeko Iñaut Gonzalez de Matautok […]

Ikasturte berriari ekin diogu Lanaren Ekonomiako lantaldean, beste urte batez Ekhi Etxebarria, Maitane Jaio, Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort arituko gara hamabostero ekonomia kontuak azaltzen. Gaurkoan ere sindikal agendarekin abiatu dugu saioa. Ondoren, Iratxe Arriolarekin berba egin dugu, bera Ea-ko alkatea da, eta 2011-2015 agintaldian Busturialdeako Ur Patzuergoaren lehendakaria […]

Bilboko Irria ekimenaren barruan hamar orduko zuzeneko emankizuna egin genuen ostegunean Sendejako tingladuetatik. 97 irratia eta Irola irratiarekin elkarlanean. Egun osoan zehar hainbat gai eta gonbidatu izan ziren gurekin batera. Bilboko Irria ekimena bera aurkezten abiatu genuen saioa, Gisela eta Aritzek partaide ginen irratiak aurkeztu eta Bilboko Konpartsetako Janirerekin berba […]

Datozen egunetan izango diren mobilizazioa eta protesten errepasoa egin dugu saioa abiatzeko Ekhi Etxebarriarekin. Ondoren Endika Alabort Amundarain ekonomialariak sindikalgintzan inguruko ikerketa baten berri eman digu, adin tarte ezberdinetan ematen den afiliazioa eta atxikimenduaren inguruan. Saio bukatzeko Irati Labaien ekonomialaria kontabilitatea maskulinoa edo femeninoa da, artikuluaren inguruan mintzatu zaigu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/lanarenekonomia/210610_lanarenekonomia.mp3 […]

Sindikatuek eta eragile sozialek datozen egunetarako deitutako ekintzen errepasoarekin abiatu dugu saioa, ohikoa den moduan Ekhi Etxebarriak ekarri ditu deialdiak. UGT sindikatuko berdintasun arduraduna izan da saioa Xuria Arza eta azken kongresuaren nondik norakoak azaldu ditu, tartean 32 orduko lan astearen ingurukoak. Saioa bukatzeko Argia astekariko Estitux Eizagirre izan dugu, […]

Maiatzaren lehenaren oihartzuna pasata gure Jon Bernat Zubiri  ekonomialariarengana  jo dugu gu , izan ere beti da interesgarria, langileen borrokak langileen eskubideengan izan dezakeen eragina aztertzea. Langileen Nazioarteko Eguna dela-eta, Finantzaz Haratago sareak Zubiri elkarrizketatu du sistema kapitalistak langileon eskubideetan duen eraginaz. Klase banaketaren arrakala azpimarratu digu.Pandemia iritsi zenerako lan […]