Señorak ditugu asteon protagonista Bilbo Hiria irratiko POTTO saioan. Hiru astetik behin elkartzen dira BIRA kulturgunean Oihana Bartra bertsolariaren gidaritzapean. Bertsotan hasi nahi duen señorentzat topaleku izan nahi du, giro feministan eta umoretsuan noski. Udazkeneko saioa ekarri dugu guk, azaroaren 19an, asteazkenarekin BIRA kulturgunean eginiko saioa; badakizue, aukeraketa diktatorialean. Kantuan […]

Lorailara begira jarri gara POTTO saioan, Delorean auto partikularra hartu eta, maiatzaren bukaeran, hilaren 27an, Oñatin izan zen 2023ko Señora sariketaren finala aletu dugu. Finaleko ariketen aukeraketa diktatoriala duzue entzungai, buru-belarrien gozagarri. Seikotea izan genuen kantuan: Eli Pagola eta Eli Zaldua, Maddi Anne Txoperena, Iruri Altzerreka, Janire Arrizabalaga eta Maider […]

Bertso uriola izan dugu Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. Bilboko BIRA Kulturgunean izan zen III. Señora sariketaren aurreneko kolpea aletu dugu, eta Bizkaiko Bertsozale elkartearen Udaberriko kanporaketak kontatu-kantatu. Plateruena aretoa bisitatu eta Durangoko saioa zabaldu dugu (aukeraketa diktatorialean) Señora sariketan Maddi Ane Txoperena, Maider Arregi eta Eli Zaldua pasa dira […]