Laster Martxaren 8a dator, Emakumeen Nazioarteko Eguna, eta urtero legez gure herri eta hirietako kaleak more kolorez janztera irtengo gara emakumeen eskubideak aldarrikatuz, era guztietako indarkeria matxistak salatuz. Etxaldeko Emakumeen Taldeak ez du aukera hau galdu nahi elkarrekin partekatzeko, ahalduntzeko, hausnartzeko, ondo jateko eta primeran pasatzeko eta topaketak antolatu dituzte Martxoaren 18rako. Honen aitzakian Etxalde emakume taldeko Maritxurekin berba egin dugu. Historian, emakumeek berebiziko garrantzia izan dute komunitatearen elikadura bermatu ahal izateko. Etxalde emakumeak taldea mugimendua sortu berri da Etxalden eta feminismotik emakume baserritarrak elkartu eta saretu nahi ditu. Euskal Herrian emakumeek baserrian garrantzi handia izan dute, eta hala da gaur egun ere.
Deskargatu hemen.

