Gaurkoan, udako ikastaroetan dabiltzan Gabriel Aresti Euskaltegiko lagunen bisita aprobetxatuta, ikasleek klasean landu dituzten hiru mikro saio grabatu ditugu. Ahots ederrak, ahoskera perfektua eta hiru istorio bitxi entzungo ditugu. Adi entzun eta… bon appétit!!! https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160811_irrati_ikasle_1.mp3 Deskargatu hemen https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160811_irrati_ikasle_2.mp3 Deskargatu hemen https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160811_irrati_ikasle_3.mp3 Deskargatu hemen

Egun handia, gaur Gabriel Aresti euskaltegian eta jaiaren berri ematera etorri zaizkigu irratira Amaia, Irina, Aritz… mozorrotuta etorri ere eta haien mozorroen berri eta eguneko egitarauaren berri eman digute. Moztu etsipenarekin, moztu nagusiarekin dituzun harreman eskasak, moztu ilea… Moztu  da aurtengo inauterietako gaia, eta zerekin moztuko duzu zuk? https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160205solasgabrielarestikoikasleak.mp3 Deskargatu […]

Ikasturte honetako 3. hirulekoaren amaiera hortxe dagoela, bihar Jaia egingo dute Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle, irakasle zein ikasle ohiek. Gogorra izan da, betiko moduan, ikasturtea, eta amaiera emateko onena festa da: ilundu baino lehen hasiko dira Done Bikendi kalean, gero Afaria, sorpresak, musika eta gehiago izango dira, Eider Cortezonek kontatu […]

Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu Ibaizabal magazinean. Udako euskara ikastaroak hasi dira iragan astean eta oraindik ikasturtea bukatu gabe dago. Batzuentzat eta besteentzat aste honetan denetarik izango dugu: asteartean Mikel Urdangarin izango dugu gurekin, hitzaldi musikatua egiten. Asteazkenean, elikadura eta osasuna gai hartuta, taldeka kafe-solasak egingo […]

Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu goizeko Ibaizabal magazinearen atal honetan, ikasleentzat gurean aproposak izango diren agendako hitzorduak aipatzen. Gure 18. urteurrenaren harira antolatu ditugun ate irekien saioak nabarmendu ditu Isabelek, baita Piperpolisen eskutik ikusiko ditugun monologoak eta Eremuz Kanpo saioko lagunek egingo duten zuzeneko emanaldia ere. […]