Ikasturte honetako 3. hirulekoaren amaiera hortxe dagoela, bihar Jaia egingo dute Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle, irakasle zein ikasle ohiek. Gogorra izan da, betiko moduan, ikasturtea, eta amaiera emateko onena festa da: ilundu baino lehen hasiko dira Done Bikendi kalean, gero Afaria, sorpresak, musika eta gehiago izango dira, Eider Cortezonek kontatu […]

Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu Ibaizabal magazinean. Udako euskara ikastaroak hasi dira iragan astean eta oraindik ikasturtea bukatu gabe dago. Batzuentzat eta besteentzat aste honetan denetarik izango dugu: asteartean Mikel Urdangarin izango dugu gurekin, hitzaldi musikatua egiten. Asteazkenean, elikadura eta osasuna gai hartuta, taldeka kafe-solasak egingo […]

Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu goizeko Ibaizabal magazinearen atal honetan, ikasleentzat gurean aproposak izango diren agendako hitzorduak aipatzen. Gure 18. urteurrenaren harira antolatu ditugun ate irekien saioak nabarmendu ditu Isabelek, baita Piperpolisen eskutik ikusiko ditugun monologoak eta Eremuz Kanpo saioko lagunek egingo duten zuzeneko emanaldia ere. […]

Uda ekainaren lehen egunean hasten da Gabriel Aresti euskaltegian, eta horrekin batera aukera mordoa udan euskara ikasteko: Barnetegiak (Bilbon eta Bakaikun), udako ikastaro trinkoak (3 eta 5 ordukoak), Ikastaro bereziak azterketak edo oposaketak prestatzeko, autoikaskuntza… Eta horiekin batera euskal mundua ezagutzeko hainbat bide: hitzaldiak, antzerkia, zinema, txangoak, jaiak… Isabel Isazelaiak […]

Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaia izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. Udaberri giroan, ikasturtearen azken txanpan sartuta, azterketak prestatzen dabiltza, maiatza hasieran izango direnak. Ulermen eta idazmen probak prestatzeko astebeteko egonaldiak izango dira maiatzean Bilbon eta Bakaikun. Asteburu-pasak, berriz, mintzamena lantzeko aukera ederrak dira, lagun arteko giroan, eta oraindik […]