HIZPIDEA: Brasil krisi larrian murgilduta, aspaldiko protesta jendetsuak presidentearen dimisioa eskatu dute

Brasilgo tentsio politikoak gainezka egin du Brasilian, hiriburuan, Michel Temerren gobernuaren kontrako protestaren ondorioz. Herrialdean gertatzen ari dena ekarri digu Fakun Aznarez kazetariak. Aurreko astean protesta larriak izan dira, gobernuaren erreforma liberalak eta presidenteari leporatzen dizkioten ustelkeria delitu larriak izan dira protestarako arrazoiak, eta herrialde osora zabaldu dira. Michel Temer Brasilgo presidenteak militarrak kalera atera zituen. Bai oposizioko eta baita gobernuaren aldeko diputatuek, kritikatu zuten eta atzera egin behar izan du. Presidentearen dimisioa eskatzen ari dira azkenaldian, ustelkeriagatik eta hartu dituen neurri murriztaileengatik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: San Inazioko nesken futbol taldea, Deustuko Herriko taberna eta mikroipuin lehiaketa Prest aldizkarian

ar. Mai 30 , 2017
Gaurkoan Deustualdeko Prest aldizkariko gaiak ekarri dizkigu Lur Mallea kazetariak. San Inazioko neskak lehen mailako ametsa betetzetik gertu geratu dira. Iberdrola ligan jokatzeko zorian izan dira, emakumeen futboleko lehen mailan, alegia. Hainbat belaunaldik izan dute harreman zuzena 30 urte betetzear dagoen Deustuko Herriko tabernarekin. Aurelio Sedano  eta Guruzne Azkona  lehen […]

Honekin lotuak