Gutxigatik gailendu zaio Lenin Moreno hautagaia Guillermo Lasso eskuindarrari. Bozen %51,15 jaso ditu eta haren aurkariak, berriz, %48,85. Oposizioak ez ditu emaitzak onartu eta iruzurra salatu du. Gaurkoan Fakun Aznarez batu zaigu saiora eta Ekuadorreko hauteskundeak aztertu ditugu. Latino Amerikako ezkerreko mugimenduarentzat garrantzi bizi dute Ekuadorreko emaitzak, izan ere Venezuela ez da isolatuta geratuko. Bi mugimendu gailentzen dira, batetik neoliberalismoa eta bestetik ezkerreko mugimenduak. Guzti hau zian dugu hizpide gaurko saioan.
Deskargatu hemen.