Algara konpartsan Gabriel aresti euskaltegiko ikasleak beti oso garrantzitsuak dira, horregatik urtero Aste Nagusiko astelehenean protagonismo osoa hartzen dute, Euskara Ikasleen Egunean. Ikasgelatik atera eta Aste Nagusian euskaraz modu naturalean egiteko, euskaraz bizitzeko aukera dute ikasleek Algara Konpartsan. Gaurkoa izan da euren eguna paella txapelketa izan dute eta ondoren dantza ibili […]
Gabriel Aresti Euskaltegia
Udako oporrak profitatuz, hainbat gazte ikasten dabiltza Gazteola ekimenak antolatutako eskoletan. Gazteolaren eskutik, hainbat campus, udaleku eta tailer daude martxan, umeek eta gazteek uda euskaraz disfruta dezaten. Ikasten eta ondo pasatzen dabiltza 6 urtetik 16 urtera bitarteko haurrak eta gazteak. Gazteolako Jon Renteriak azaldu dizkigu aurten Bilbo erdigunean haurrek aisialdia […]
Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko egunean, hausnarketarako abagunea izan dugu Bilboko Kafe Antzokian, Kafe solasak ekimenean. Gabriel Aresti euskaltegiak antolatutako egitasmoa dugu berau, ikasleen artean mintzamena lantzeko, hilean behin gai baten inguruan solasten dira ikasleak. Gaurkoan, martxoaren 8a hizpide hartuta, sexismoa identifikatu eta deuseztatzeko asmoz, gure gizartean eta gure egunerokotasunean izaten […]
Aratusteak ez dira amaitu. Asteburu honetan auzo ugaritan ospatuko dituzte inauteriak eta urtero bezala, Gabriel Aresti euskaltegian ere gogoz ospatuko zituzten ostiralean, egun osoan zehar mozorroak eta zomorroak izan ziren protagonista euskaltegian, txokolatada, bazkaria eta sketx txapeletan gu ere peluka jantzita mikrofono eskuan ikasleen artean berbetan aritu ginen, hemen seketx […]
Kontsumo ohituren inguruko kafe solasak ekimenean izan gara. Asteazkenean Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak, gure kontsumo ohiturak aztertuko dituzte Kafe Solasak saioan, era naturalean mintzamena praktikatuz aritu dira egun osoan zehar. Bertan jasotako iritziak ekarri ditugu Ibaizabal magazinera. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170112_kafesolasak.mp3 Deskargatu hemen.
Urte berriarekin batera asmo berria etortzen dira, asko izaten dira jendearen asmo onak: erretzeari uztea, kirola egitea, osasuntsuago jatea… baita euskara ikastea ere. Urtarrileko lehen egunak izaten da aukera euskara ikasteko matrikulazio kanpaina abian jartzen da euskaltegietan. Eskaintza ezagutzeko asmoz hiru euskaltegi ezagutu ditugu, Gabriel Aresti euskaltegia, Bilbo Zaharra euskaltegia […]
Gaurkoan, udako ikastaroetan dabiltzan Gabriel Aresti Euskaltegiko lagunen bisita aprobetxatuta, ikasleek klasean landu dituzten hiru mikro saio grabatu ditugu. Ahots ederrak, ahoskera perfektua eta hiru istorio bitxi entzungo ditugu. Adi entzun eta… bon appétit!!! https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160811_irrati_ikasle_1.mp3 Deskargatu hemen https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160811_irrati_ikasle_2.mp3 Deskargatu hemen https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160811_irrati_ikasle_3.mp3 Deskargatu hemen
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu “Ibaizabal” goizeko magazinearen atal honetan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151020solasastehonetanixa.mp3 Deskargatu hemen
