Bilbo Hiria irratia orain dela 22 urte sortu zen. Zenbat Gara elkarteak sortu zuen 1997an, Kafe Antzokia sortu eta bi urte geroago. Kafe Antzokia beharrezkoa zen euskaldunen artean zuzeneko harremanak bideratzeko. Eta Bilbo Hiria irratia beharrezkoa zen inguruko euskaldunek musika, albisteak eta bestelako informazioak beren hizkuntzan jasotzeko. Izan ere, orain […]
Gabriel Aresti Euskaltegia
Goizeko saioaren ondoren, arratsaldean ere, hedabideen inguruan hausnartzen jarraitu dugu, Kafe Solasak ekimenean, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleekin. Arratsaldeko saioa Kafe Antzokiaren goiko solairuan egin dugu, Kutxa Beltza deritzon gunean. Hasteko, Sandra eta Asier batu zaizkigu irratira, telebista, Twitter eta Facebook darabiltza informatzeko, nahiz eta sare sozialetan desinformazioa gailentzen dela azpimarratu […]
Gaurkoan Bilbo Hiria irratiak, Gabriel Aresti euskaltegiarekin batera, hedabideen inguruan hausnartuko du, Kafe solasak izeneko ekimenean. Euskara ikasleekin batera euskarazko hedabideen inguruan aritu gara. Zein nahiago duten, irakurri, entzun edo ikusi. Teknologia berriek aldatu ahal dituzte kontsumo ohiturak. Hitzak, hitzak, hitzak, goizetik gauera telebistan, irratian, prentsan, Interneten. Gure garaiaren ezaugarria […]
Sortzaile emakumeak gonbidatu ditugu gaurko solasaldira, “Emakumeak oholtzan” deituriko solasaldia izan dugu Kafe Antzokian Gabriel Aresti euskaltegiak antolatuta. Arte diziplina ezberdinetatik datoz. Miren Narbaiza musikaria da, Ane Pikaza aktore eta ilustratzailea eta Goizalde Landabaso idazle eta kazetaria. Jarraian solasaldiaren laburpena duzu entzungai. Gaur egun lehen baino emakume gehiago ikusten ditugu […]
“Asko gustatzen zait publikoari pertsonaia nola eraikitzen dudan erakustea.” Horrela idatzi du Miren Gaztañagak “Stereo” piezaren inguruan plazaratutako liburuan. Gaurkoan plazer bikoitza eduki dugu, pieza ikusi eta Miren Gaztañagarekin eta Ainhoa Jauregi batera solasean arituko gara. Kafe Antzokian “Stereo” pieza eskaini ostean, laburpena ekarri dugu irratira. 2009ko azaroan estreinatu zuen […]
Unescok otsailaren 13 Irratiaren Nazioarteko Eguna izendatu zuen. Eta horretaz baliatuko gara hedabide txiki onen balioa aldarrikatzeko. Uhinak euskaraz astintzen ditugu egunero 96.00FMtik eta gaur horrela egin dugu, baina Kafe Antzokitik. Bilbo Hiria irratiak 1997ko udaberrian egin zuen salto bilboaldeko uhinetara eta ordutik etenik gabe ibili da. Teknologiak asko aldatu […]
Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketaren finala aitzakiatzat hartuta, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle-irakasleek gozatu ederra hartu zuten bi bertsolari klasikoren bisitarekin: Unai Iturriaga eta Iratxe Ibarra. Bilboko Kafe Antzokian bildu ginen lagunek ordu eta erdiko jardunean entzun genituen bertsolarien esanak eta kantak. Erlantz Ibargurengoitiaren gidaritzapean, aurrena prosan izan ziren kontu-kontari (ibilbidea, bizipenak, aurrera […]
Irailarekin batera irekitzen da euskara ikasteko matrikulazioa kanpaina, hilabete osoan zehar luzatuko da. Elkarlan euskaltegietan horretan dabiltza. Bilbo Zaharra, Gabriel Aresti eta Juan Mateo Zabala euskaltegiak osatzen dute elkarlan. Gaurkoan ikasturte berriko erronken eta aukeren inguruan mintzatu gara Jon Maguregi, Isabel Isazelaia eta Nerea Telleriarekin. Eskaintza zabala prestatu dute ikasturte […]
Eguerdian zuzeneko saio berezia egin dugu Algara konpartsako agertokitik. Aste Nagusia zuzenean bizi dugu, eta protagonistak gurean izan dira, Zorion Egileor eta Saioa Dominguez ( Aixeberri) dira aurtengo pregoilaria eta txupinera. Pozik hartu dute erronka eta astelehena bada indartsu agertu dira. Zorion Egileorrekin atzera begira jarri gara eta lehenengo Aste […]
“Emakumea eta kirola” izenburupean mahai-ingurua izan da, Maider Unda borroka libreko kirolaria, Ane Bergara Athleticeko jokalaria, Oihana Azkorbebeitia mendi-korrikalaria eta Matxalen Zapirain Arkote Arraun Taldeko arraunlaria izango ditugu. Euren ibilbideaz jardun dute, izan dituzten zailtasunak eta erronken inguruan mintzatu dira. Kirol jarduna eta kirola bizitzeko moduaz berba egin dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180306_emakumeak%20eta%20kirola%20erreportajea.mp3 […]
