Ganbila bildumak Ander Lipusek idaztitako bi liburu ekarri ditu aurtengo Durangoko Azokara. Antzerkiaren laberintoan murgildu gaitu Lipusek bi lanokin: lehenengoan bere esperientzitik biografia antzekoa osatu du, haurtzarotik abiatu eta gaur egun arte ibilbide profesionalean izandako esperientziak kontatuz; bigarren partean antzerkiaren teoriaz jardu du. Ahotseneako aurkezpena duzue hemen entzungai. http://bilbohiria.com/docs2/2023/Azoka/231210_lipus.mp3 Deskargatu […]

Gambila bildumak bi nobedade ekarri ditu durangoko azokara; “Esperoan, Godoten esperoan obraren arrastoak euskal Tetaroan” eta “Album” Formol Laborategiaren eskutik. Lehenengo lanean Karlos Lizasorok “Godetekin solasean” antzezlan sortu du, berarekin mintzatu gara eta azpimarratu digu Becketek arrastoa utzi duela bera lanean, izan ere sakona da antzezlana, erreferentzia asko ditu baina […]

Barruan zuen iruditeriatik abiatuta sortu du Erika Olaizolak ‘Panpina’ren unibertsoa, beste batzuen laguntzarekin. Susa argitaletxeko Ganbilak ekarri du liburura Panpina unibertsoa. Erika Rooibos da antzezlanean, Noiz bilakatzen da norbera panpina eguneroko bizitzan? Noiz behar dugu begiratu gaitzaten? Emakume oro da panpina? Besteen begiradak egiten gaitu panpin? Liburuaren eta antzezlearen inguruan […]

Gaurko solasaldian Galder Perez izan da gurean, argitaratu berri duen Hiru geltoki lurrun liburua izan digu hizpide. Susa argitaletxearen Ganbila sailean hiru antzezlan plazaratu berri ditu. Lurrun minez, Lau metrora eta Off the record obrak biltzen ditu liburuan. Hiru geltokira eramaten gaituen trena dakar liburuak, abiadura handiko dramak. Hiru testuak bata bestearengandik nahiko diferenteak diren […]

Susa argitaletxeak eta Euskal Herriko AntzerkiZale Elkarteak GANBILA antzerki bilduma berria jarri dute martxan, Oier Guillanen gidaritzapean.  Proiektu berri honekin euskal antzerkiaz ikuspegi zabala ematea dute xede, unean unean fokua obra edota hainbat obra eta ahotsetan jarriz. Egitasmo honen buru den euskal idazle, kazetari eta antzerkigilea gonbidatu dugu gaurkoan. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Ibaizabal/191119_Elk_OierGuillan.mp3 […]