Hau pittu hau konpartsak urtero ematen du euskararen saria, aurten Fermin Muguruzak jaso du. Pozik agertu da saria jaso aurretik. Egunkariaren itxiera salatzeko, 2003 hartan Ruper Ordorikak egindako kantua ere ekarri zuen gogora: “Berak esaten zuen inork ez ziola esan zein nekeza den euskaldun izatea, hobe zela munduko herritar izatea. […]
Hau Pittu Hau
30 urte betetzen ditu Hau pittu hau konpartsa. Kantu berezia egin eta Aste Nagusian topera lanean dabiltza. Igor batu zaigu saiora. Hasierako urteak gogora ekarri dizkigu, euskararen presentzia Ast6e Nagusian konpartsen izenetara mugatzen zela kontatu dugu. Urteak aurrera egin eta egoera aldatu bada ere bestelakoa da gaur eguneko Aste Nagusia. […]
1987an sortu zuten konpartsa Euskal Herrian Euskarazeko kideek, jaiak euskaraz bizi eta Aste Nagusian euskararen presentzia handitzeko asmoz. Egungo konpartsakideek ere helburu berberei heldu nahi diete, eta euskara hutsean funtzionatzen duen konpartsa baten beharra azpimarratzen dute. Udazkenean konpartsaren izaeraz hausnartzen aritu ziren eta euren nahi indartuta atera da. Bihar egun osoko […]
Hau Pittu Hau konpartsako Ander eta Soihartze izan dira gurean, gaur ospatuko duten “Euskaraz bizi” eguna eta bertan eman ohi duten “Euskara saria” azaltzen. Kontatu digutenez, sari kolektiboak dira, positiboan, euskararen aldeko lanean egindako lanak aitortu eta nabarmentzeko. Konpartsaren egungo egoera eta bilakaera ere azaldu digute, belaunaldi berriak sartu baitira. […]
