Arabako kronikaren abiapuntua astelehenean gertatutakoaren inguruan jarri du Asier Garcia kazetariak, “salbuespen politikak” amaitzeko eskatu eta Ertzantzaren jarrera bortitza salatu baitute prentsaurrekoan. Horrez gain, Garciak hauteskunde kanpaina Araban, Errioxako ardoaren gatazka, EAJ eta fracking-a, eta Agenda komentatu ditu.   https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150520solasasiergarcia.mp3 Deskargatu hemen

Hauteskundeen atarian estu dago Gipuzkoako lehia eta bertako bi hautagai nagusiak elkarrizketatu ditu Argia astekariak bere: EH Bilduko Xabier Olano eta EAJko Markel Olano. Unai Brea erredaktoreak 2461. zenbakiak dakarrena aurkeztu digu, astero legez. Asteko gaia kulturaniztasuna da, Lasarte-Orian, Getxon eta Barañainen kontzeptu hori eta bizikidetza bultzatzeko dauden egitasmoak aztertu […]

Atzo Podemos alderdiak bere ekonomia arloko egitasmoa aurkeztu egin zuen eta, hasteko, duela urtebeteko mezua baino kontserbadoreagoa dela nabarmendu du gure ekonomia gaietako kolaboratzaile Luis Guridik. Esaterako, Oinarrizko Errentarena desagertu da, baita kanpo zorra ez ordaintzearena ere. Hainbat gai kanpoan geratu dira udal hauteskundeak direla arrazoituta. Bestalde, ordaindu ezin dutenentzat […]

Atzo partidurik ez, Udalak (PSEren gobernupean) ekitaldi berezia egin zuelako Espainiako hainbat herrialdetako ordezkaritza duten etxe erregionalekin. Gotzon Hermosillak kontatu digunez, afera zera da: Udalak ordaindu zuela eta, udal hauteskundeak hurbil egonik, erabilera horrek gainontzeko alderdien kexua eragin duela, kontutan hartuta Barakaldoko PSEko zerrendan ordezkaritza horietako hainbat lagun agertzen direla. […]