Ekainaren 24an hitzordu handia dute Athletic taldeko bazkideek, eta hautagaitzak ezagutarazteko lanean, saio honetan Iñaki Goirizelaia ARECHABALETA TALDEko ordezkaria izan dugu protagonista. Proiektuaren ibilia, asmoak, beldurrak, ametsak… dituzue entzungai, ordubeteko elkarrizketa bizian. Bielsa ala basakeria? on egin eta AUPA ATHLETIC! https://bilbohiria.com/docs2/2022/kiroleskirol/220622_goirizelaia_arechabaleta.mp3 Deskargatu hemen.

Kirol Eskirol saio berezia dugu honakoa. Ekainaren 24a helmuga, Athletic Club taldearen hauteskundeetarako bidea luzea da, aldapatsua… saio honetan Ricardo Barkala hautagaiaren ordezkaria etorri zaigu estudiora: Oihana Arruti. Beste bi hautagaiek ere jasoa dute elkarrizketa egiteko gonbitea, baina… erantzunaren zain egon, egon…. itxoiten egon behar. Ordubeteko elkarrizketa mamitsua duzue entzungai. […]

Irandarrek argi utzi dute  bigarren itzulirik behar izan gabe hautatu dute Hassan Rohani presidente , botoen %57ko babesarekin. Ostiralean izan ziren Iranen  hauteskundeak eta bigarren agintaldiari ekingo dio Hassana Rohani. Gaurkoan Iranera begira jarri gara eta Iraneko errepublikako sistema aztertu dugu Jon K.Billelabeitiarekin batera. Konplexua da Irango sistema, izan ere […]

Igandeko presidentetzarako lehen itzuliak Frantziako argazki politikoa astindu du. Ekainaren 11ko legebiltzarrerako hauteskundeek bukatuko dira eta ikusi behar nola antolatzen den  Frantziako politikagintza berria. Gaurkoan Mikel Aramendi batu zaigu saiora eta emaitzak aztertu ditugu, argi dagoena Emanuel Macron lehen itzulia irabazi duela, botoen %24 jasota, eta FN Fronte Nazionaleko Marine […]

Alemaniako hauteskundeetara begira jarri gara Mikel Aramendi nazioarteko adituarekin. Asteburuan La sarre deituriko eskualdean Angela Merkelen CDU alderdiak irabazi du. Estatu txiki horretara begira jarri gara izan ere ez usteko ekarri dute emaitzak. Irailaren 24ean izango dira Alemania federalean hauteskundeak. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170328_hizpidea_mikel_aramendi.mp3 Deskargatu hemen.

Behin-behineko emaitzen arabera, Moreno ofizialistak  jaso du boto gehien: %39,13. Etzi jakingo dute, behin betiko kontaketarekin batera, bigarren itzulia egin beharko duten ala ez. Fakun Aznarez kazetariak aztertu ditu emaitzak, Herenegun egin zuten bozen lehen itzulia, baina, gutxienez, bihar arte ez dituzte jakinaraziko behin betiko emaitzak, eta litekeena da etzi […]

Aste honetako Argia astekariak landu dituen gaiak komentatu dizkigu Lander Arbelaitz erredaktoreak. Hasteko, azalera eraman duten gaia aipatu digu Landerrek. Hauteskundeen inguruko erreportaje zabala egin dute Asier Etxenike soziologo eta Estitxu Garai publizitate eta komunikazioan adituarekin. Lerro buru nagusiak horrela dio ‘Kanpaina epela, boterea goxo’. Legebiltzar berrian aldaketak izan daitezkeen […]

Aritz Galarraga kazetariak azterketa bikaina egin digu joan den astean Espainiako Gorteetarako hauteskundeek Katalunian izan dituzten emaitzez. Laburpen gisa, esan liteke, PP eta Ezquerra ez, beste alderdi guztiak berdintsu gelditu direla, datuak abenduaren 20ko emaitzekin alderatuz gero. PPk gora egin du eserleku kopuruan, Espainiako emaitzek horretaraturik, seguru asko. Bestalde, alderdi […]

Asier Etxenike soziologoa izan dugu solaskide Hizpidea magazinean, Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzak aztertzeko asmotan. Asierrek aipatu du, bere iritzian, antzeko errealitate bat aurkezten digutela emaitzek eta orain alderdiek gobernua osatzeko beharrizana dutela, nahiz eta ez zaien erraz gertatuko, zenbakiek, itxura batean, ez baitute horretarako aukera handirik ematen. Eskuinean, PP alderdia […]