Mikel Bujandak, Euskalerria irratiko kazetariak, Nafarroa Garaiko kronikan hauteskunde giroaz aritu da. CIESek emandako datuen arabera,abenduan ateratako emaitza berak errepikatuko liratekeela dio inkestak.  UPN-PPk bi eserleku lortuko zituen Madrilen, baina Ahalduguk eta PSOEk bat lortuko luke, abisua ere bota digu CIESk ez  du beti asmatzen. Baina Iruñean hasi dira botoak […]

Gaurkoan Bilbo Hiria irratian lankide dugun Jabi Zabalarekin mintzatu gara Amerikako Estatu Batuetako hauteskundeei buruz. Lehen-lehenik, bertan hautagaiak aukeratzeko orduan erabiltzen diren sistemak azaldu dizkigu Jabik: caucusak eta primarioak; horren ostean, 3. Astearte Handia deiturikoan estatuz estatu izan diren emaitzak hartu ditu aipagai, errepublikanoen aldean Donald Trump nagusitu dela eta kubatar […]

Hizpidea magazinearen hasieran gonbidatu pare bat izaten dugu, baina gaur Iker Tubia baino ez da izan. Ikerrek bi gai hartu ditu hizpide: alde batetik Arnaldo Otegiri “jarritako” inhabilitazioa. Ematen du, Amaia Izko abokatuak ondo azaldu duenez, hateskundeetara aurkeztu ahal duela. Bestetik, Madrilgo Kongresuan gauzak aurrera doaz eta atzo euskal taldeak […]

Igandeko hauteskundeek denetariko ajeak utzi dituzte eta, seguru aski, luzerako. Nagore Uriarte kazetaria izan dugu gaur gurekin, eta, hasteko, estatu mailako emaitzak aztertu ditu. Gero, Hego Euskal Herrian geratu da bi gauza nabarmentzeko: Ahal Duguren emaitza onak eta EH Bilduren txarrak. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151222hizpideanagoreuriarte.mp3 Deskargatu hemen

Bi astean bi hauteskunde garrantzitsu gertatu dira Latinoamerikan, Argentinan eta Venezuelan, eta dakigunez, bietan eskubiak irabazi du. Fakun Aznarez Argentinan gertatutakoa aztertzen hasi da, eta batez ere datozen hilabeteotan gerta daitekena. Venezuelakoak ere izan ditu hizpide: han, ezkerreko bozka asko abstentziora joan dira Fakunen ustez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151215hizpideafakunaznarez.mp3 Deskargatu hemen

Aste honetan ez dago Kataluniako hedabide batzuetan berri bat nagusi, eta gaurkoan, batzuen berriak komentatu ditu Aritz Galarragak. Esaterako, Catalunya Plural-ek Convergenciak CUPen aurka jaraitzen dulea nabarmendu du, nahiz eta Hauteskunde Orokorretarako kanpaina izan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151210hizpideaaritzgalarraga.mp3 Deskargatu hemen

Pasa den igandean presidentea aukeratzeko hautsekundeen bigarren itzulia izan zen Argentinan, eta eskubiko hautagai Mauricio Macrik irabazi zituen: bera izango da, abenduaren 10etatik aurrera, hurrengo presidentea. Eta horrekin batera aldaketak: Fakun Aznarezen ustez aldaketak izango dira laster kanpo harremanetan, geoestrategian, giza-eskubideetan eta ekonomian. Bi Argentina eraiki nahi ditu Macrik: bata […]

Izenburuak irakurri ondoren, gaur ere bi gonbidatu izan ditugu Hizpidea magazinean. Nagore Uriartek Rajoik atzo abenduaren 20ko hauteskundeak egiteko dekretua aztertu ditu, baita emandako diskurtsoa ere. Igor Goikoleak, bestalde, Carme Forcadell Kataluniako president berria izan du hizpide. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151027hizpideaigoretanagoreuriarte.mp3 Deskargatu hemen