Bobby Womack soul kantariak aro ezberdinetan egindako grabazioekin hasi da gaur Pedro Elias Igartua. Gero, lehen orduan ere, Aire Ahizpak, Little Village eta Eskean kristoren kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, “Voice end Vision” bilduma entzun dugu, Ingalaterrako sindikatuen elkarteak kaleratu duen kanta gorri eta ezkertiarren bilduma hain zuzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150416soinugelavision.mp3 Deskargatu […]

Apirilaren 14 batean izan zen, ofizialki Espainiako bigarren errepublikaren aldarrikapena, baina Eibar aurreratu zen eta egun bat lehenago aldarrikatu zuten. Josu Txuekak, datu historikoetatik harago, arteko eta gaurko egoerak aztertu ditu, Euskal Herriko herri nagusietan errepublikazaleek, abertzaleek, karlistek eta beste batzuek zuten indar erlazioaz hainbat jakingarri emanez. Bere ustez, hiritarrok […]