Hamar emakumeen ibilbidea jaso dute EHUko zenbait historialarieek. Egindako ikerketarekin aurrera eraman dute 10 emakume Bilbon, bizkor eta eraginkorrak erakusketa, ikusgai egon dena  Zabalgune eraikinean. Historia egin duten emakumeen artean hamar aukeratu dituzte. Haien profilean komuna den ezaugarri bat Bilbo da, guztiek hiriarekin loturaren bat dutelako: bertan jaiotakoak, haien lana […]

Gaurkoan Xamar ikerlariekin batera Euskara Jendea liburuan oinarritutako atalean euskara idazkietan aztertu dugu. Askotan komentatu izan da euskara ez dela idatzizko hizkuntza izan, bakarrik ahozkoa, baina hori ez da horrela. Idazkera Erromatarrekin etorri zen. Latina hitz egiteko erabiltzen ez bazen idatzi erabili zen. Baina latinez idazten bazuten ere, administrazio paperetan  […]

Gaurko euskara jendea atalean Estatuen mugak ekarritako aztertu dugu Xamarrekin batera. Europako estatuen mapa eta Europako kulturen mapa ez dira bat etortzen. Mugak politikoak gerren eta biolentzien ondorio dira, eta ez dira bat etortzen hizkuntza eta kulturarekin. Mugak finkatuta bertan bada hizkuntza eta kultura bat gailentzen dena eta  inposatzen saiatzen […]

Egunotan hirurehun urte dira Bilbon hamasei gizon exekutatu zituztela. Hirurehun urte joan dira eta haien izenak ez dira Bilboko kaleetan inon agertzen. Ekar ditzagun, bada, gomutara, 1718ko matxinadako heroiak. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Gomutan/190116_Gomutan_46.mp3 Deskargatu hemen.

Badirudi aurten Xahoren urtea dela, izan ere, hemen aipatu dugun Asiskoren AztiHitA liburuaz gain, Maiatz argitaletxeak aurten argitaratu duen Bidaia Nafarroara euskaldunen oldartzearen denboran liburua aurkeztu du Durangoko azokan. Agosti Xahok idatzitako Voyage en Navarre pendant l’insurrection des Basques liburua dugu, lehenbizikoz 1836an frantsesez eta 182 urte geroago euskara batuan […]

Francoren gobernuak errelatoaren gerrari lehentasuna eman zion, batez ere bere barrabaskeriak eta Alemania naziaren eta Italia faxistaren indarren presentzia estaltzeko asmoz. Ildo horretan, gerra turismoa ere antolatu eta sustatu zuten 1938ko udan. Lehenengo ibilbidea Bilbotik igarotzen zen. Bolin kapitainak eratu zuen, Gernika gezurrez bonbardatu zuen gizona. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180613_Gomutan_45.mp3 Deskargatu hemen.

Hamabi apostoluak Ibaizabaleko uretatik atera ziren. Horrela esan genezake, gezurrik esan barik. 1568an, sei hilabeteko epe harrigarrian, Deustuko ontziolek hamabi galeoi-galera ekoitzi zituzten. Ontzi haiei esan zieten hamabi apostoluak. Sasoi hartan Bizkaiko Golkoan zegoen munduko ontzigintzako teknologiarik aurreratuena. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180530_Gomutan%2044.mp3 Deskargatu hemen.

XIX mendean kantu batek ereserki kategoria lortu zuen euskaldunon artean. “Ai,ai, ai mutilak” karlisten gerra kantu lez jaio ei zen baina jatorri gerlazale horretatik, XIX. mendeko musika arrakastarik handiena bilakatu zen gurean, Gernikako Arbola baino lehenago euskaldunen ikur eta ereserki bihurtu arte. Bilbon sarritan kantatu eta entzun zuten. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gomutan/180423_Gomutan42.mp3 Deskargatu […]