Egun, paperezkoez gain, ikus-entzunezko euskarri digitalak nagusi badira ere, euskarazko kazetaritzaren aitzindariak paperezko kazetak izan ziren, hau da, bit-etan baino, atomoetan argitaratutako egunkari eta aldizkariak. Oraindik badira paperezko kazetak, bertsio digitalen ondoan gainbeheran badoaz ere, baina  XIX. menderaino egin behar dugu atzera, osoki euskaraz ziren lehenengo euskal kazetak aurkitzeko. 1848an […]

Bizkai aldea erromatarren ondoren euskaldundu zelako teoria sortu bezain azkar deuseztatu zuten adituek, Koldo Mitxelenak berak aztertu eta errefusatu zuen. Hala ere oraindik badira tematzen direnak mantendu nahian. Mendebaldeko toponimian izen zelta batzuk egotea, eta euskara hilarrietan ez egotea dira teoria honen defendatzaileek argudiatzen dutena. Horren arabera, 80 urtean euskaldunek […]

Bilboaldeko historia gomutara ekartzen hasita, hasieratik bertatik ekin beharko geniokeela pentsatu dugu. Alegia, eremu honetako lehenengo bizilagunengandik. Horretarako Artxanda aldera jo dugu, mendilerro apal  horretako tontor eta lepoen artean dauden monumentuen bila. Egin kontu, duela 5.000 urte altxatu zituzten. Irumugarrieta eta Gaztelukolandako trikuharriak eta tumuluak dira. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/161117_Gomutan04.mp3 Deskargatu hemen.

Zuberoako idazle eta politikaria izan zen Agosti Xahoren lana ezagutzea merezi du. Atarratzen sortua, aparteko pertsonaia, aintzindari izan zen alor askotan Xaho XIX. mendean. Haren pentsamoldea, ezkerreko euskal nazionalismo baten lehen aurrekaritzat hartzen da. Erromantiko sutsua zen. Euskaldunen jatorriaren eta historiaren inguruko hainbat kontakizunen asmatzaile izan zen, hala nola Aitorren […]

Egunotan 80 urte bete dira Bilbon espioi nazia atzeman, epaitu eta fusilatu zutela. Hau da Wilhelm Wakoniggen historia. Urrian 28an atxilotu zuten Getxon maleta eskuan zuela eta paperez beteta, ontziratzera zihoala, azaroaren 16an epaitu eta handik hiru egunetara fusilatu zuten Derioko kanposantuan. Wilhelm Wakonigg Eslovenian jaio zen 1875ean, Austriar familia […]

Bilboaldeko historian barrena eramango gaitu astero Hektor Ortega historialariak. Bizi izandakoa gogora ekarriko digu, baina batez ere ezagutu ez duguna. Bilboaldeko historiak, gertatu zena ahaztu ez dugulako nahi eta iragana ulertuz oraina zertan den jakiteko. Sarrerako entzungai honetan asmo horiek azalduko dizkigu Hektorrek. https://bilbohiria.com/docs2/2016/gomutan/160927_Gomutan01.mp3 Deskargatu hemen.

Francisco Franco espainiar diktadorea 1975eko azaroaren 20an hil zen, ohean. Frankismoaren Krimenen Aurkako Euskal Plataformako kide Josu Ibargutxik kontestua aztertu du, eta berriaren eragin gazi-gozoa ere kontuan hartuta kartzelan zegoela. Mieltxo Monfortek, bestalde, haren heriotzak sortutako ilusioa aipatu du, orduko egoera azalduz. Bukatzeko, Josuk Frankismoaren krimenen aurkako kereila zertan den […]

Bobby Womack soul kantariak aro ezberdinetan egindako grabazioekin hasi da gaur Pedro Elias Igartua. Gero, lehen orduan ere, Aire Ahizpak, Little Village eta Eskean kristoren kantak jarri dizkigu. Bigarrenean, aldiz, “Voice end Vision” bilduma entzun dugu, Ingalaterrako sindikatuen elkarteak kaleratu duen kanta gorri eta ezkertiarren bilduma hain zuzen. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/150416soinugelavision.mp3 Deskargatu […]