Astero legez Lander Arbelaitz kazetariak Argia astekariak ekarriko dituen gaiak aurreratu dizkigu. Azalean Brexit-ari eman diote ‘ Berxita ekaitz perfektua iritsi da Europara’. Referendumak ekarritako ondorioak hainbat ikuspegitik aztertu dituzte. Bestetik Hitzargiak jardunalditako laburpena jaso dute. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160708_lander_Arbelaitz_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Hitzargiak, elkar argitzen duten hizkuntza gutxituen aldeko jardunaldiak dira, hilaren 23an eta 24an Hernaniko Orona Ideo eraikinean egingo direnak eta Europako hainbat tokitan hizkuntza horiek sustatzeko eta biziberritzeko egiten diren jardunbide onuragarriak erakustea helburu dutenak. Jardunaldiok Soziolinguistika Klusterrak antolatu ditu Donostia 2016 hiriburutza kulturaren esparruan. Klusterreko kide den Belen Uranga […]