Iban Zalduak ipuinak idazten ditu, gehienbat. Donostiar idazlearen ipuinak kalitate handikoak dira gaiaren nahiz egituraren aldetik. Gaur irakurri nahi dizuegun ipuineko protagonistak badu lagun ikusezin bat. Horraino ez dago ezer arrarorik, haur gehientsuek izaten baitute halako lagun asmaturen bat, baina ipuin honetakoa oso bestelakoa da… https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200407_Irakurketa07_IbanZaldua.mp3 Deskargatu hemen.

EHUn Geografia eta Historian lizentziaduna da Iban Zaldua eta egun, bertako irakasle ere bai. Hamaika liburu idatzitakoa da eta baita horiengatik saritua ere, hiru bider eskuratu baitu Euskadiko Literatur Saria. Gaurkoan ordea, “Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak” izeneko liburua izango dugu hizpide, gaur arratsaldeko 6.30etan irakurraldia eskainiko baitu Erandioko […]

Gaurko Xerezaderen artxiboan Iban Zalduaren “ Gerra Zibilak” ipuina entzuteko aukera dugu. Ohikoa autorea da Xerezaderen artxiboan, behin baino gehiagotan ekarri dituzte Zalduaren ipuinak bertara. Gerra Zibilak ipuina, Gatazka armatuen eta zehazki Euskal gatazka armatuaren metafora fantastikoa da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/Xerezade/181016_GerraZibilakOsorik.mp3 Deskargatu hemen.

Labetik atera berri hemen dugu Xerezaderen artxiboko atal berria. Uda luze baten ostean gogoz bueltan gara. Gaurkoan Madrid-Roma 2646 hegaldia entzuteko aukera izango dugu, egilea Iban Zaldua. Inon ez, inoiz ez ipuin bilduman jasotako ipuina dugu. …eta hegazkinera zeraman tunelean sartu nintzen: jadanik ez zegoen atzerakorik. https://bilbohiria.com/docs2/2016/xerezade/161103_Madrid_Roma2646Hegaldia.mp3 Deskargatu hemen.