Musika sektorearen erronken inguruan berba egin dugu. Musikari eta teknikarien lan baldintzak, herri kulturaren merkantilizazioa eta festibal erraldoietako kritikari helduz. Agenda sindikalarekin  abiatu dugu saioa, azkenean Novaltiaren greba ez dugu aipatu, greba luzearen ostean akordio lortu dute. Ala ere hurrengo egunetako deialdien errepasoa egin dugu. Gai monografikoa hasteko Myriam Miranda […]

Erretiro sistema erreformatzeko beharra nabarmentzen ari da Europa osoan zehar, pentsio publikoen egungo banaketazko antolakuntzan aldaketa demografikoak sortuko duen desorekaren aitzakia erabiliz. Aste honetan, Frantzian erretiro osoa eskuratzeko kotizazio urteak luzatzeko erreformaren aurkako 10. greba orokor eguna antolatu dute sindikatuek, eta azken hamarkadetako mugimendu sozial indartsuenetariko borroka garatzen ari da […]

Etxebizitza-politiken inguruko monografikoa landu dugu, EAE-ko hiru herri-hiritako egoera aztertuz Monografikoa hasi aurretik, betiko legez, agenda sindikala  ekarri digu Ines Agirreazkuenagak. Ondoren, Galdakaoko etxebizitza sindikatuko Jon Oleak herriko egoera ekarri digu, euren elkarteko helburuak eta udalaren politikak aztertuz. Ostean, Gasteizko “Inor ez etxerik ekimena” ezagutu dugu  Mirari Ulibarriren eskutik. Bi […]

Ohikoa denez, agenda sindikalarekin deialdiekin abiatu da Lanaren Ekonomia saioa. Aldaketa klimatikoari aurre egiteko estrategiak aztertu ditugu, lanketa monografikoei jarraipena emanez. Hasteko, Jenofa Berhokoirigoin Argiako kazetaria elkarrizketatu du Maitane Jaiok klimaren auzian ultra-aberatsek jarraitutako estrategiari buruz: kapitalismo berdearen bideari jarraituz etekinak lortzen jarraitzeko modua asmatu dute. Are gehiago, klimaren erronkan […]

Espainiako Gobernuaren lan politikak aztergai izan ditugu gaurko Lanaren Ekonomia irrati saioan. Hasteko, UGT-Euskadiko Berdintasun, Politika Sozial eta Aniztasunerako Idazkaria, Xuria Artza, elkarrizketatu dugu, Nicolas Redondo sindikatuko buru historikoaren heriotzatik abiatuta gobernu-politika eta sindikalgintzaren arteko harremanak aztertzeko. Bestetik, Andrea de Vicente EHUko Lan zuzenbideko irakaslea izan da gurean, lan erreformaren […]

Gaurko Lanaren Ekonomia saioan Bilboko metropoliaren eraldaketaren ondorioak aztertu ditugu. Saioa abiatzeko Ines Agirreazkuenagak agenda sindikala ekarri digu, datorren hamabost egunetarako eragile sozial eta sindikatuek eginiko deialdien errepasoa. Ondoren, gaia kokatzeko Arantxa Rodriguez EHU-ko Ekonomia Aplikatuko irakasleak eta Lurralde eta Hiri Politiketan adituak Hordagon idatzitako ‘Bilboren esamesa posmodernoa’ artikulu sorta […]

Lanaren ekonomia saioko 2022-23 kurtsoko lehenengo programan gaurkotasun osoa duen gai baten inguruan mintzatu gara: “Krisi energetikoa eta inflazioa”. Ukrainako gerrak azkartutako krisia gogor kolpatzen ari da eta udazkena beroa izango da. Saioa hasteko, Agenda sindikalaren berri eman digu Lanaren Ekonomia lantaldeko kide berria Ines Agirreazkuenagak. Europako gobernu ezberdinek krisiaren […]