LANAREN EKONOMIA: Lan erreforma eta osasunaren pribatizazioa aztergai

Espainiako Gobernuaren lan politikak aztergai izan ditugu gaurko Lanaren Ekonomia irrati saioan. Hasteko, UGT-Euskadiko Berdintasun, Politika Sozial eta Aniztasunerako Idazkaria, Xuria Artza, elkarrizketatu dugu, Nicolas Redondo sindikatuko buru historikoaren heriotzatik abiatuta gobernu-politika eta sindikalgintzaren arteko harremanak aztertzeko. Bestetik, Andrea de Vicente EHUko Lan zuzenbideko irakaslea izan da gurean, lan erreformaren gabeziak eta aurrera pausuak aztertu ditugu berarekin, baita rider legea edo kontratazio irregularraren inguruko aldaketak ere. Bukatzeko Gorka Peñagarikano kazetaria izan dugu gurekin, Osakidetza eta, oro har, osasun publikoa pribatizatzeko joeraz hausnartzeko, baimendu duten legeetatik abiatuta. Ondoren, pribatizazio honen ondorioez aritu gara, hainbat esparru aztertuz.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Irati filma aste honetako Argia astekarian

og. Ots 16 , 2023
Argia astekariaren aste honetako zenbakiaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Irati pelikula hartu dute hizpide, izan ere datorren astean estreinatuko da filma.  Bi elkarrizketa egin dituzte, Paul Urkijo eta Edurne Azkaraterekin batetik eta Gorka Lazkanorekin bestetik. Azken honek filmean erabiltzen den euskara islatzen duen garaira, VIII. mendera egokitu du. […]

Honekin lotuak