Gaur, maiatzaren 26an izango da “Bagoi hutsak” diskaren aurkezpen kontzertua. Postal kolekzionistak musika taldearen eskutik, diska berriaren zuzeneko kontzertua entzuteko aukera egongo da Bilboko BIRA kulturgunean 20:00etan. Postal kolekzionistak 2018an sortutako Tolosako musika taldea “Azken gaua hirian” estudioko lehen lanarekin agertu zen. Euskal musikagintzan eskarmentu handiko musikariak elkartu eta kantautore […]

Bidaia proposatzen digute Postal kolekzionistak taldekoek, bagoi hutsa hartu eta zortzi katen zehar bidaiatzeko gonbita luzatuz. Bigarren lana du talde tolosarrak, lehenengoa, Azken gaua hirian, 2019an kaleratu baitzuten. Inigo Asensio batu zaigu gaurkoan Bilbo hiria irratira. Bidaiak inspirazio iturri izan dira kantu berri hauek sortzerako orduan. Kantuetan bidaiei erreferentziak ditugu […]