Gaurkoan Ane Urkiolak ikus-entzunezko Kameratoia lehiaketa izan du ardatz. Euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntza eta hedapena bultzatzea izan du helburu kameratoiak. Horregatik, lehen film laburren rallya antolatu zuenetik, osatzen joan da ikus-entzunezkoen arloko jarduera.Aurten 16. Edizioa izan da, eta bizi ditugun murrizketak direla eta online egin dira hainbat kontu, esperientzia aberasgarria onen […]

Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren lehen film luzeak Jose Miguel Barandiaranek 1903an idatzitako Patxi errementaria ipuin mitologikoa eramango du pantaila handira. Irudienea gunean aurkeztu dute filma. Bertan izan dira zuzendaria Patxi Urkijo eta pelikulako protagonista diren Kandido Uranga eta Eneko Sagardoy aktoreak. Urkijok azaldu moduan, txikitan haren ipuin gogokoena zen Patxi […]

Irudienea gunean atzo  hitzordu garrantzitsua izan zen. Goizean ‘Irrintziaren oihartzunak’ dokumentalaren estreinaldia izan zen.  Bertan egon ziren Iratxe Fresneda zuzendaria eta Saioa Etxebarria argazki zuzendaria. Mirentxu Loiarte zinemagilearen erretratu pertsonala egin dute. Mirentxu Loiartek iraupen ertaineko film bat eta dokumental bat egin zituen, eta desagertu egin zen. Ondoren ez zen […]